:''"Tximist" hitzak artikulu honetara dakar. Pilak egiten zituen enpresa eta haren produktuen marka gaitzat dituena beste hau da: [[Cegasa]].''
[[Fitxategi:Lightning3.jpg|thumb|320px|Tximistak]]'''aztura''' erabiltzen da<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/bilatu.asp?sarrera=oinazt&x=0&y=0 Euskaltzaindia]</ref>.
'''Tximista''' [[argindar]] deskarga [[Lurraren atmosfera|atmosferikoa]] da, oro har [[ekaitz]] aldian izaten dena, batzuetan baita ere [[sumendi]] erupzio eta hondar-ekaitzetan. Tximistak 60.000 [[metro|m]]/[[segundo|s]] abiadura har dezake eta 30.000 [[Celsius gradu|°C]] tenperatura izatera irits daiteke, hain beroa ezen lurra eta hondarra galda ditzakeela [[fulgurita]] bihurtzeraino. Urtean 16 milioi [[trumoi-ekaitz]] izaten dira eta egunean 8 bat milioi tximistek lurra jotzen.
[[Trumoi]]a da tximista baten alderdi akustikoa. [[Hodei]]en artean, edo hodeien eta lurraren artean, gertatzen diren deskarga elektrikoen ondorioa da tximista. Tximistek forma asko izan ditzakete: sigi-sagakoa, adarkatua, arrosario erakoa, etab.
[[Bizkaiera]]z '''oinaztarri''' , '''oinaztu''' , '''jisturi''' edota '''disturi''' eta [[nafarrera]]z '''oinaztura''' erabiltzen da<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/bilatu.asp?sarrera=oinazt&x=0&y=0 Euskaltzaindia]</ref>.
== Eraketa ==
{{sakontzeko|Tximistorratz}} ▼
[[XVIII. mendea]]n, tximistak eta [[elektrizitate estatiko]]aren izaera ikertzen hasi ziren, eta fenomeno elektrikoak zirela frogatu zuten. Atmosferaren goialdea karga positiboz beterik dago, eta lurra, berriz, karga negatiboz. Ekaitz-hodei bat eratzen denean, bere karga elektrikoa polarizatu egiten da; goialdean karga positiboak geratzen dira, eta azpialdean, berriz, karga negatiboak.
[[Fitxategi:Lightning damage.jpg|thumb|250px|Tximistak jotako [[eukalipto]]a]] ▼
Ondoren, lurreko karga elektrikoak joan egiten dira, eta lurra positiboki kargatzen da. Dena den, hodeien eta lurraren artean deskarga elektrikoak gertatuz gero, lurrak bere karga elektrikoak berreskura ditzake. Deskarga horiek [[aire]]aren [[tenperatura]] igo eta [[ioi|ionizatu]] egiten dute, eta, horren bidez, tximisten [[argi]]a sortzen da. Trumoiak, berriz, deskarga horietan berotutako airearen zabalkuntza bortitzak dira.
Lurraren eta hodei baten artean deskarga elektriko bat gertatzen denean, tximistak lurreko punturik garaienetara jotzen du beti; [[mendi]]etara eta [[zuhaitz]]etara. Oso arriskutsua izaten da hori.
== Tximistorratza ==
▲{{sakontzeko|Tximistorratz}}
[[Benjamin Franklin]] estatubatuarrak asmatu zuen, eta tximista erakartzeko eta lurrera modu seguruan bideratzeko gailua edo tresna da. Inguruko pertsonak eta eraikinak tximistengandik babestea du helburu.
== Arriskua ==
▲[[Fitxategi:Lightning damage.jpg|thumb|250px|Tximistak jotako [[eukalipto]]a]]
Tximista batek [[heriotza]] eragin dezake; izan ere, oso segundo gutxitan talka egiten duenez, ez du denbora uzten babesteko. Tximista baten talkatik bizirik ateraz gero, aukera asko dago ondorio larriak izateko; konortea galtzea, [[amnesia]], gorputzeko organo batzuen funtzionamendua okertzea edo erabat hondatzea, eta hotza sentitzeko gaitasuna galtzea, besteak beste. Badira, ordea, bizitza salbatzeko arrasto batzuk.
Adibidez, [[mendi]]an edo [[larre|zelai]] batean egonez gero, ez da zuhaitzen ondora hurbildu behar; kasu horietan, lurrean eseri, distantzia zuhur batera, eta eskuekin [[orkatila]]k hartu behar dira, baina ez edonola; eskuineko eskuarekin ezkerreko orkatila behar da, eta alderantziz. Aldiz, txalupa batean egonez gero, uretara salto egin, eta txalupa ondoan geratzea komeni da, ekaitza amaitu arte.
Horrelakoetan, ez da komeni kanpora irtetea, eta are gutxiago zelaiguneetara [[kirol]]a egitera joatea. Tximistak daudenean, ez hurbildu tximistorratzen instalazioetara. Izan ere, tximista erakartzen duten arren, huts-egite bat gerta liteke, eta, orduan, akabo. [[Automobil|Auto]] barruan egonez gero, leku segurua dela jakin behar duzu. Arriskua ere egon daiteke, tximistak txapa zeharkatzen badu, baina aukera gutxi dago horretarako. Bestalde, metalezko gela litzateke leku seguruenetako bat, tximistak talka egin arren, hor ez bailegoke inolako arriskurik.
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
|