Ipar Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Datuak eguneratu eta sintaxia zertxobait zuzendu
«Ipar_Euskal_Herria.jpg» fitxategia kendu da, Daphne Lantier wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
63. lerroa:
[[Bigarren Mundu Gerra]]ko guduak ez ziren Iparralderaino heldu. 1940ko ekainean armistizioa izenpetuta, borrokak eten eta Frantzia bi zatitan banatu zen, barneko muga lerro (“banaketa lerro”) baten bidez. Batetik, Frantzia okupatua zegoen, [[nazionalsozialismo|nazien]] administraziopean, eta, bestetik, Frantzia okupatu gabea, “eremu askea” ere esan zitzaiona, non Pètain mariskalak Alemaniaren aldeko gobernua ezarri zuen. Ipar Euskal Herria ere bi zatitan bereizten zuen muga lerro horrek: [[Arnegi]]tik gora, [[Donibane Garazi]] eta [[Donapaleu]]tik igarotzen zen Iparraldean barrena, Biarnoko Salies, [[Mont-de-Marsan]] eta beste zenbait herrietan zehar Suitzako muga inguruetara iristeko, Genebaren pare. Bestalde, Iparraldean, egitura politiko soziala bertako jauntxo eskuindarren mendean eta Elizaren eraginpean izanik, petainismoaren aldeko jarrerak babes handia izan zuen. Horrela jokatu zutenen arteko adibide garbia [[Jean Ibarnegarai]] da: pilotari izana, eta 1914az gero diputatu Maule aldetik, [[Philippe Pétain|Pétainen]] gobernuko kide izan zen, Familia eta Gazteriako ministro. “Aintzina” talde erregionalista, geroago nazionalismora hurbildu zena, Pétainen “Revolution Nationale” delakoan nahastu zen, bere politika lokalista aurrera eramanez eta egin nahi zuen iraultza erregionalistaren bitartez departamentuak politikoki beste era batera egituratzea eta euskal hizkuntza sustatzea lortuko zuelakoan, baina alferrik.
 
 
[[Fitxategi:Ipar Euskal Herria.jpg|250px|left|thumb|Ipar Euskal Herriko antzinako mapa.]]
 
Ipar Euskal Herria, bere egitura geopolitiko bereziarekin, Espainia [[frankismo|frankistarekin]] mugan –Espainia, bestalde, neutrala zen, teorian behintzat, eta Afrikara edo Britainia Handira aldegiteko ihesbidea–, joan-etorri handiko igaroleku bilakatu zen: pertsonak, dokumentazioa, armak e.a.; mugaz gaindiko igarotze hori izan zen, hain zuzen ere, Erresistentziaren jardunaren adierazgarri nagusia inguru horietan. [[Erresistentzia (argipena)|Erresistentziak]] antolaturiko sare askotako espiak edo iheslariak Euskal Herriko mugatik igaro ziren, mugaren bi aldeetako antifaxisten laguntzarekin.