Ireki menu nagusia

Aldaketak

[[Chicagoko Unibertsitatea]]n eta Yalen egin zituen ikasketak.
 
Zinemarako egin zuen lehenbiziko lana ''Hiru arrotzen historia bat'' (1968) izan zen, antzerki-lan baten egokitzapena, [[Martin Sheen]], [[Jack Albertson]] ([[Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria|bigarren mailako antzezle hoberenaren Oscar saria]]) eta [[Patricia Neal]] antzezleekin. Film horretan [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] gai kutunetako bati heldu zion, soldaduaren itzulerari.
 
Bere hurrengo bi filmetako protagonista [[Dustin Hoffman]] izan zen: ''Nor da Harry Kellerman?'' (1971), [[pop-musika]]ren munduaren azterketa, sentimendurik gabeko kantari baten erretratuaren bitartez egina; ''Behin-behineko askatasuna'' (1978), bizitza berri bati heldu nahi dion preso ohi baten historia.
 
''Aitortza egiazkoak'' (1981) eta ''[[Falling in Love (1984ko filma)|Maitemintzea]]'' (1984) filmetarako ere lehen mailako antzezle bat aukeratu zuen: [[Robert De Niro|Robert de Niro]]. Hurrengo urtean, familia harremanei buruzko azterketa sakona egin zuen bi ahizpen historia kontatuz ''Georgia'' (1995) filmean. Hurrengo filmean, ''The Deep End of The Ocean'' (1998, ''Ozeano hondoaren sakona''), [[Michelle Pfeiffer]], [[Whoopi Goldberg]] eta [[Treat Williams]] antzezleak aukeratu zituen paper nagusietarako. Film hartan, bi seme-alabetatik bat, hiru urtekoa, desagertzen zaien senar-emazte batzuen drama kontatzen da.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
154.067

edits