Bakegileak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t hau Euskal Wikipedia denez, erdarazko iturriak dira markatu beharrekoak, ez euskarazkoak
5. lerroa:
 
== 2011-2016: Borroka armaturik ez, baina armagabetzerik ez ==
2011ko urriaren 20an ETAk borroka armatuari amaiera ematea erabaki zuen. Egun batzuk lehenago [[Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia|Aieteko bake konferentzian]] [[Kofi Annan|Koffi Annan]], eta Europako 6 lider politikok ([[Jonathan Powell]], [[Bertie Ahern]], [[Gro Harlem Brundtland]], [[Pierre Joxe]] eta [[Gerry Adams]]) eginiko eskakizunari erantzuten zion alde bakarreko eta Espainiako zein Frantziako gobernuekin negoziatu gabeko prozesu baten baitan. ETAk prozesu ordenatu, egiaztagarri eta segurtatu baten bidez armagabetzeko borondatea agertu zuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Brian Currinen balorazioa bakearen konferentziaz|hizkuntza=eu|url=http://www.argia.eus/multimedia/elkarrizketak/brian-currinen-balorazioa-bakearen-konferentziaz|aldizkaria=Argia|sartze-data=2017-04-20}}</ref> Geroztik ETAren armagabetze hura helburu bihurtu da oro har euskal gizartean. Bost urtetan zehar zenbait urrats egin zituen ETAk: armagabetzeari ekin zion 2014ko otsailean, nazioarteko batzorde bati arma kopuru txiki bat emanez<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ETAk armen zati bat indargabetu du|hizkuntza=eu|url=http://www.argia.eus/albistea/etak-armen-zati-bat-indargabetu-du|aldizkaria=Argia|sartze-data=2017-04-20}}</ref>; 2014ko martxoan armategien zigilatzeari hasiera eman ziola iragarri zuen; eta bere egitura militarrak deseginda zituela adierazi zuen 2014ko uztailean; beti ere aldebakartasunean, gobernuekiko inolako harremanik izan gabe. Espainiako eta Frantziako gobernuek ez zuten armagabetzearen prozesuan parte hartu nahi izaten. ETAk armagabetzeko propio izendatutako egiturak desegin zituzten gobernu horiek eta haien arduradunak behin eta berriz atxilotu zituzten gobernu biek; armategiak bildu eta zigilatzeko mugimenduak oztopatuz; edo are armen lehenengo entrega egiaztatu zuten nazioarteko begiraleak epaitegietara eramanez erantzun diete erakunde armatuaren mugimenduei bost urte horietan.
 
== 2016: Armagabetzea jendarte zibilaren esku ==
11. lerroa:
 
== 2016: Bakegintzako ekintzaileen atxiloketa eta jendartearen elkartasuna ==
Baina ekinbide hori etengo zela zirudien 2016ko abenduaren 16an, [[Luhuso]] herrian, ETAren armagabetzea bideratzen ari zirenean. Frantziako eta Espainiako polizia-operazio baten ondorioz bilera eragotzi eta etxean zeuden bost pertsona atxilotu zituzten. Egun batzuetarako espetxeratuak izan ziren, ETAk haien esku utzitako armak (bere armategiaren % 15) suntsitzera zihoazelarik, horretarako propio prestatutako tailer batean. Operazioan agenteek lehergailuak egiteko materiala, hogeita hamar pistola, bederatzi fusil, lau errebolber, detonagailuak, eta tenporizadoreak eraman zituzten bertatik.<ref name=":1">{{Erreferentzia|abizena=EiTB|izenburua=Nortzuk dira 'bakearen artisauak'?|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/4712028/nortzuk-dira-txetx-etcheberry-eta-bakearen-artisauak/|sartze-data=2017-04-19}}</ref><ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Armes d’ETA : les cinq personnes interpellées mises en examen|hizkuntza=fr|data=2016-12-20|url=http://www.lemonde.fr/police-justice/article/2016/12/20/armes-d-eta-les-cinq-personnes-interpellees-presentees-a-la-justice-antiterroriste_5052059_1653578.html|aldizkaria=Le Monde.fr|issn=1950-6244|sartze-data=2017-04-20}}</ref>
 
Berehala, elkartasun mezuek ez zuten etenik izan, eta asko ziren Frantziako eta Espainiako gobernuek emandako hasierako bertsioa gezurtatu zutenak. Izan ere, ETAren aurkako kolpe gisa aurkeztu zuten polizia-operazioa bi herrialde horietako Barne Ministerioek eta zenbait kazetak. Baina bost atxilotuek utzitako frogek beste panorama bat azalarazi zuten; atxilotuek, gizarte zibileko kide gisa, atxiloketak gertatu baino lehenago prest agertuak baitziren idatziz ETAren armagabetze prozesua aurrera eramaten laguntzeko. NEB [[Nazioarteko Egiaztatze Batzordea]]<nowiki/>k gainbegiratu behar zuen prozesua, eta armak suntsitzen zituztela berretsi. Horren erakusle zen atxilotuetako hiruren eta ETAren arteko korrespondentzia. Gutun horietan irakur zitekeen ETAren armagabetzeko borondatea, eta Luhusoko operazioan atxilotuena, bide horretan laguntzeko.
19. lerroa:
Akitania eskualdeko osoko bilkuran, berriz, zazpi hautetsik atxilotuen aldeko ohar bat irakurri zuten, eta Alain Rousset Akitaniako Kontseiluko presidenteak ere bat egin zuen. Eta ardura hartu zuen deklarazio ofizial hori Frantziako lehen ministroari eta Justizia ministroari igortzeko. Andde Sainte-Marie, Mathieu Berge, Alice Leiziaguezahar, Emilie Dutoya, Michel Veunac, Frederic Espagnac eta Sandrine Dervillek izan ziren adierazpenaren zazpi sinatzaileak.
 
Epailearen aurrera eraman aurretik prokuradoreak hartu zien deklarazioa. Ez zien egotziko gero gaizkile taldeko kide izatea, baina bai harekin harremana izatea, armak eta lehergailuak edukitzea eta haiek garraiatzea; epaileari eskatu zion bost lagunak auzipetu bai, baina baldintzapean libre uzteko. Eta horixe erabaki zuen epaileak. Atxiloaldiak 4 egun iraun zuen.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Luhusoko bost atxilotuak aske utzi dituzte|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.berria.eus/albisteak/129832/luhusoko_bost_atxilotuak_aske_utzi_dituzte.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2017-04-20}}</ref>
 
== 2017: Armagabetzea ==
33. lerroa:
Libre geratu zirenean, eta gizarteko babes handiagoarekin, berriro ekin zioten armagabetze-prozesuari. 2016ko abenduaren 23an, Ipar Euskal Herriko 600 hautetsik baino gehiagok (eskuindarrak, ezkertiarrak, ekologistak, abertzaleak...) armagabetze prozesuan eta konponbide globalean inplikatzeko eskatu zioten Frantses Gobernuari.<ref name=":2">{{Erreferentzia|izenburua=PRENTSA {{!}} Artisans de la Paix|hizkuntza=fr|url=http://artisansdelapaix.eus/eu/prentsa/|aldizkaria=Artisans de la Paix|sartze-data=2017-04-20}}</ref>
 
Handik hiru hilabetera, 2017ko martxoaren 17an, gainerako arma guztiak apirilaren 8an entregatuko zituztela zabaldu zuten ''[[Le Monde]]'' egunkariaren bitartez, gizarte zibileko ordezkari horiek antolatuko zuten [[2017ko apirilaren 8ko armagabetze-eguna|2017ko apirilaren 8ko armagabetze-egunean]].<ref>{{Erreferentzia|izena=Rémi Barroux et Julia|abizena=Pascual|izenburua=Le désarmement de l’organisation ETA, un casse-tête pour l’Etat|hizkuntza=fr|data=2017-03-17|url=http://www.lemonde.fr/police-justice/article/2017/03/17/le-desarmement-de-l-organisation-eta-un-casse-tete-pour-l-etat_5096216_1653578.html|hizkuntza=fr|aldizkaria=Le Monde.fr|issn=1950-6244|sartze-data=2017-04-20}}</ref><ref>{{Erreferentzia|artikulua=Apirilaren 8an ETAren armagabetze zibila iragarri dute|url=http://www.argia.eus/albistea/apirilaren-8rako-izango-da-etaren-armagabetzea-le-monde-egunkariaren-arabera|aldizkaria=Argia|sartze-data=2017-04-20}}</ref> Egun horretatik aurrera, ETA armarik gabeko erakundea izango zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Michel Garicoïx (Bayonne, correspondant) et Rémi Barroux (Bayonne, envoyé|abizena=spécial)|izenburua=A Bayonne, derniers préparatifs pour la restitution de l’arsenal d’ETA aux autorités françaises|hizkuntza=fr|data=2017-04-07|url=http://www.lemonde.fr/societe/article/2017/04/07/a-bayonne-derniers-preparatifs-pour-la-restitution-de-l-arsenal-d-eta-aux-autorites-francaises_5107478_3224.html|aldizkaria=Le Monde.fr|issn=1950-6244|sartze-data=2017-04-20}}</ref> Armategietara heltzeko datuak The Guardian egunkarira bidali ziren egun horretan.<ref>{{Erreferentzia|izena=Giles|abizena=Tremlett|izenburua=Exclusive: Eta documents reveal details of weapons dumps as group disarms|hizkuntza=en-GB|data=2017-04-08|url=https://www.theguardian.com/world/2017/apr/08/eta-basque-separatist-group-formally-disarms-arms-cache|aldizkaria=The Guardian|issn=0261-3077|sartze-data=2017-04-20}}</ref> Egun horretan 172 izan ziren bakegintza-ekintzaile moduan aritu zirenak, lekuko gisa parte hartu zuten Frantziako poliziak 8 zulotatik armak jaso zituenean.<ref>{{Erreferentzia|izena=Rémi Barroux (Bayonne (Pyrénées-Atlantiques), envoyé|abizena=spécial)|izenburua=Après le désarmement réussi de l’ETA, le défi de la paix|hizkuntza=fr|data=2017-04-10|url=http://www.lemonde.fr/societe/article/2017/04/10/apres-le-desarmement-reussi-de-l-eta-le-defi-de-la-paix_5108836_3224.html|hizkuntza=fr|aldizkaria=Le Monde.fr|issn=1950-6244|sartze-data=2017-04-20}}</ref> Bitartean Baionan hainbat ekitaldi antolatu zituzten bake prozesua bultzatzeko.<ref>{{Cite news|url=https://www.ft.com/content/d511c5c8-1bb3-11e7-a266-12672483791a|abizena=Powell|izena=Jonathan|izenburua=Eta's weapons surrender brings to an end 50 years of killing|data=2017-04-08|egunkaria=Financial Times|hizkuntza=en|sartze-data=2017-04-20}}</ref><ref name=":2" />
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
<references />
 
[[Kategoria:Euskal Herriko bake prozesua]]