Gizarte estratifikazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
94. lerroa:
=== Egungo teoriak ===
 
Bi dira industria gizarte aurreratuenetako klase sistemen gaineko interpretazio teoriko nagusi eraginkorrenak. M. Weberek eta K. Marxek aurkeztu zituzten eskemetan oinarritzen dira biak. Teoria eklektikoak dira, bi autoreen elementuak hartzen dituztelako, eta aintzat hartzen dituzten elementu marxisten edo webertarren ondoko joera gisa azaltzen dira oroz gainetik. II. Mundu Gerraz geroztik gizarte kapitalistetako klase sistemetan gertatu diren aldaketak dituzte bi joerek aztergai. Besteak beste, elkarrekiko harremanetan diharduten bi prozesuren garapenak sorrarazi dituzte aldaketa hauek. Alde batetik, [[Ongizate-estatu|Ongizate EstatuarenEstatua]]<nowiki/>ren araberako gizarte politikak bideratu dira (1980. urteetan gertatu da hori Espainian); ekonomia kapitalistak eragiten dituen gizarte desberdintasunak murrizteko bideratzen diren neurri hauen bitartez, gizarte segurantza, zerbitzuak eta laguntzak ematen zaizkio biztanleen oinarrizko premiei (etxebizitza, osasuna, hezkuntza, errenta) erantzun ahal izateko. Horregatik dira gero eta beharrezkoagoak ongizatearen langile deiturikoak, hau da, gizarte zerbitzuetako langileak.Beste aldetik, kudeaketan oinarrituriko kapitalismoa garatu da; nagusi dira, beraz, enpresa eta elkarte anonimo handiak, haien gidaritzan dihardute esku langile ez diren enplegatuek, hala nola zuzendariek, administrazio buruek, marketing adituek eta, oro har, maila handiko profesionalek, eta enpresa jabeak ez diren arren, haien esku eta jarduerapean dago neurri handi batean ekoizpen sistemaren gaineko kontrola.
 
[[John Goldthorpe]]k eta beste batzuek klase banakuntzaren gainean bideratu duten eskema teoriko «neowebertarrari» jarraiki, lanbide mailaren araberako taldeak hartzen dira kontuan, hau da, gizabanakoek dituzten diru-sarrerak, enplegu maila, segurtasun ekonomikoa eta baliabide ekonomikoetan aurrera egiteko gaitasuna hartzen dira kontuan gizarte taldeak bereizterakoan; banakuntza honetan eragina du, halaber, kide bakoitzak ekoizpen prozesuaren aginte eta kontrol sistemetan duen lanbide edo kokalekuaren estatusak. Ikuspegi honetatik, bestelako lanbideak dituzte «iturgin autonomo» batek, «maisu iturgin» batek eta «iturgin enplegatu» batek.