Antonio Gramsci: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
11. lerroa:
Gobernu mota egokienen inguruan teorizatu eta idatzi zuen, nola lortu herriaren errepublika. Horretarako, [[Nikolas Makiavelo|Niccolo Macchiaveli]] irakurri zuen, besteak beste. Abiapuntuan, [[marxismo]]<nowiki/>aren teoria klasikoei heldu zien, baina kartzelan zela sakondu egin zuen langile-mugimenduak boterea behin hartuta sortutako egituren kontraesanetan. Erakunde benetan demokratiko eta eraginkorrak nola sortu izan zuen kezka-iturri, eta auzitan jarri zuen azpiegiturak [[gizarte]]<nowiki/>arekiko zuen [[Determinismo|determinismoa]]. Alde horretatik, [[Azpiegitura eta gainegitura|gizarte-azpiegiturak eta -gainegitura]]<nowiki/>k elkar eragiten dutela nabarmendu zuen.
 
Ikusi zuen marxismoak boterea nola eskuratu teorizatu zuela, baina behin boterea hartuta, sozialismoak estatuak zuzendutako ekonomia bat sortu nahi zuela, eta, partaidetzatik, langile-gehiengoa partaidetzatik baztertzen zuela. Italian, hain zuzen, iraultzak ez zuen aurrera egin. Bere ustez, alderdiaren aginte horrek ez zituen gizarte zibiko edo sozialistak sortzen, herriarengandik bereizitako hezurdura artifizialak baizik. Jendea partaidetzatik baztertuz gero, haien identitateari eta [[Nazio|naziotasun]]<nowiki/>ari eraso eginez gero, jendeak modu kontserbadorez eta sabotajez erantzungo omen zuen. Profetikoa izan zen geroko estatu sozialistek, baita sozialismo parlamentarioak ere, izandako patuaren inguruan.
 
Gramsciren baitan aurkitzen diren hiru elementu postmoderno adierazgarri dira [[deszentralizazio]]<nowiki/>a, partaidetza aniztasunean eta herri-kulturaren errespetua.