«Batallón Vasco Español»: berrikuspenen arteko aldeak

 
* [[1975]]eko [[ekainaren 6]]a: [[Jose Antonio Urrutikoetxea]] ''Josu Ternera'' eta Mikel Mugiro errefuxiatuen aurkako ekintza prestatzen ari zirela bonba lehertu eta Marcel Cardona Amoros, [[OAS]]eko kide ohia hil eta Mario Silvasi (hasiera batean David Williams Edwards bezala identifikatua) zauritu dira. Frantziako poliziak Dominique Poulidoro eta Miguel Sanchez Pajares industriala, ''[[Playboy]]'' aldizkariaren Espainiako ordezkaria, atxilotuko zituen hurrengo egunean. Atxilotuek esan zuten Julio Conde, Espainiako armadako komandanteak eta Candico Acedo, Guardia Zibileko kapitainak kontratatu zituztela.
* 1975eko [[urriaren 10]]a: [[Iñaki Etxabe Orobengoa]] hil zuten [[Kanpazar]]reko gainean, [[Elorrio]] eta [[Arrasate]] artean, Luis anaia atentatutik bizirik atera zelarik. Birritan eraso zieten lehenago familiako etxea eta jatetxea zen hartan. Estatu terrorismoaren belaunaldi berriko lehen hilketatzat jotzen dute, argitu gabe segitzen badu ere eta senideei biktima izaera ofizialki aitortu ez badiete ere.<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/115363/inaki_etxabe_justiziak_abandonatuta.htm "Iñaki Etxabe Justiziak abandonatuta" (Berria, 2015/10/06)]</ref>
 
* [[1976]]ko otsailean : [[Angel Iturbe Abasolo]]ren autoan bonba bat jarri zuten.
41.921

edits