Nekaldia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
32. lerroa:
=== Gurutzeko heriotza ===
 
Jesus torturatu egin zuten soldaduek, eta arantzazko koroikoro bat jarri zioten, "Agur, Judutarren errege" iseka egiten zioten bitartean. Bere gurutzea hartu eta Golgota mendira igoarazi zuten, Zireneko Simon izeneko baten laguntzaz. Han bere jantziak zozkatu eta lapur biren erdian gurutziltzatu zuten.
 
Eguerdian Jesusek garrasi latz bat bota zuen: ''"Eli, Eli, lema sabaktani"'' ("Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu bertan behera?"). Une hartan Jesusekin ziren bere ikasleetako batzuk: [[Mateo (apostolua)|Mateo]] eta Markosen arabera, emakume batzuk zeuden negarrez. Joanek Jesusen ama [[Maria]] eta Jesusen ikasle maiteena ([[Joan (apostolua)|Joan]] bera, kristau tradizioaren arabera) aipatzen ditu. Azken momentuan beste garrasi bat egin zuen : "Aita, zure eskuetan uzten dut nire espiritua". Eta une hartantxe azken arnasa eman zuen<ref>Piñero, Antonio: ''Orígenes del cristianismo. Antecedentes y primeros pasos''. Madril: El Almendro, 1991. ISBN 84-86077-95-8</ref>.