Ekaitz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{Argitzeko|fenomeno meteorologikoari|Ekaitz (argipena)}}
{{Eguraldia}}
'''Ekaitza''' (etimologia: egun gaitz<ref>[[Koldo Mitxelena]] (1976). ''Fonética histórica vasca''. [[Donostia]]: Gipuzkoako Aldundia.</ref>) [[behe presioko gune|behe-presio gune]] batek sorturiko indar handiko [[haize]]a da, harekin batera [[euri]]a, [[elur]]ra edo [[txingor]]ra duena. Ekaitzak [[lurraren atmosfera|eguratsean]] gertatzen diren indar handiko [[konbekzio]]ak dira, konbekziozko [[behe presioko gune|behe-presio guneak]] dira, beraz; eguratsaren perturbazio indar handikoak dira eta ez dute askorik irauten, behetik gorako hodei handietan eratzen dira, [[kumuluninbo]]etan, alegia; kumuluninboak hodei trinko ilunak dira, eta ur eta [[txingor|kazkabar]] zaparrada handiak, indar handiko [[haize]] boladak eta [[trumoi]]a eta [[tximista]] ekarri ohi dituzte.
 
Ekaitza nahiko gertaera sarria da eta munduko lurralde gehienetan gertatu ohi da; urtean zehar munduan 16 milioi ekaitz gertatzen direla kalkulatu da, eta orduoro bi mila inguru ekaitz eratzen dira, batez beste. Hala ere, gertalekuari dagokionez, gune batzuetan bereziki ugariak dira beste gune batzuen aldean; ekaitz gutxi izaten da, adibidez, 60 gradutik gorako latitudeetan, eta, aldiz, maizago gertatzen dira Ekuatore aldean. Era berean, gutxitan gertatzen da ekaitza itsaso hotzen gainean edo egurats egonkorreko guneetan, adibidez tropikoetatik lurburuetarako antizikloi guneetan.