Amaia Zubiria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Lotura:Haizea
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Loturak: Segoviako ihesa, Mikelen heriotza, Ander eta Yul eta Santa Cruz, el cura guerrillero
27. lerroa:
Zubiria-Gaigne bikoteak egindako lanak bi zutabe ditu: alde batetik, herri musikaren inguruan kaleratutako diskoak, eta, bestetik, zinemarako egindako musika. [[Egun argi hartan]] ([[Elkar]], 1985) izena hartu zuen bikotearen lehen diskoak. Herri kantak, gitarra jostagarriak eta ahots sakonak: hori izan daiteke diskoaren laburpenik egokiena. Diskoan nabaria da, ordea, Pascal Gaigneren konposizio eta moldaketen itzala. Hurrengo urtean [[Kolorez eta ametsez]] (Elkar, 1986) kaleratu zuten. Aurrekoaren akustikotasun biluzi bera jorratzen zuen.
 
Zinemari dagokionez, Pascal Gaigne ezagutu baino lehenagokoa da Amaia Zubiriak egindako lehen lana, [[Segoviako ihesa (filma)|La fuga de Segovia]] ([[Angel Amigo]], 1981) filmerako musika Xabier Lasa Haizeako gitarristarekin egin baitzuen. Gero, Tango kantuarekin parte hartu zuen [[Mikelen heriotza|La muerte de Mikel]] (Imanol Uribe, 1983) filmaren musikan. Dena dela, Gaignerekin batera egin ditu bere lanik esanguratsuenak: Zergatik Panpox (Xabier Elorriaga, 1985), [[Ander eta Yul]] (Ana Diez, 1988), [[Santa KruzCruz, apaizel gudariacura guerrillero]] (Jose Maria Tuduri, 1990), Loraldia (Oscar Aizpeolea 1990) eta Como tú quieras (Joseba Salegi, 1992). Ondoren, Gaignek ibilaldi esanguratsua egin du zinemarako musikaren alorrean (El sol del membrillo, Mensaka, Lucio...).
 
Bikoteak zinemarako egindako lan horren guztiaren emaitza da [[Hamar urte zineman]] bilduma diskoa (Angel Amigo, 1990), Amaia Zubiriak eta Pascal Gaignek bikote gisara kaleratutako azkena. Geroztik elkarren arteko harreman artistikoa ez da hautsi, eta Pascal Gaignek Amaia Zubiriaren diskoetako kolaboratzaile ia finkoa izaten jarraitu du.