Amaia Zubiria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Lotura:Walt Whitman
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Lotura:Haizea
21. lerroa:
[[Donostia]]ko eta [[Usurbil]]go [[Zubieta (auzoa)|Zubieta]] auzoan ([[Gipuzkoa]]) jaio zen, 1947an.<ref>[http://ahobetekanta.arteola.com/artista.php?lang=eu&id=4 "Donostiako Zubietan jaio zen 1947an."]</ref> Aita sekula plazarik egin ez zuen ahots bikaineko bertsolaria eta ama kantuzale iaioa izanik, txikitatik jaso zuen kanturako zaletasuna. Kantatzea etxean eta lagunartean gorde beharreko kontua zelakoan, ezkutuan hasi zen, 16 urterekin, kantari berrientzat garai hartan ohikoak ziren txapelketetan parte hartzen. Halako batean La voz de España egunkariko argazki batean agertu, eta horrela jabetu ziren etxean Amaia gazteak kantaria izan nahi zuela. Sekulako iskanbila sortu zuen deskubrimenduak, gurasoek ez baitzuten nahi alabak plazan kantatzea.
 
Oso gazte ezkondu zen, 19 urterekin, eta 25 urterekin hiru seme-alaba zituen. Hala eta guztiz ere, sekula ez zuen alde batera utzi kanturako grina. [[Txomin Artola]] ezagutu zuen 70eko hamarkadaren erdialdean; biek maite zuten [[Walt Whitman]] poeta estatubatuarra, eta Artolak proposatu zion [[Haizea (musika taldea)|Haizea]] taldean kantari gisa jardutea. Haizeak ezagutarazi zuen Amaia Zubiriaren ahots garden eta sentikorra. Ordu arte Hego Euskal Herrian entzun ez zen emakume kantaera zen hura, eta entzuleak txunditu egin zituen. Esan daiteke, zalantzarik gabe, Amaia Zubiriaren ahotsa izan zela Haizearen arrakastaren gakoetako bat.
 
Haizearekin zuzeneko hamaika emanaldi eta bi disko grabatu ondoren —''[[Haizea (diskoa)|Haizea]]'' ([[Herri Gogoa]], 1976) eta ''[[Hontz gaua]]'' ([[Xoxoa]], 1979)—, Frantziara eta ondoren Iparraldera jo zuen, eta hainbat jazz musikarirekin hasi zen lanean. Horrela ezagutu zuen Pascal Gaigne (Tolosa, Okzitania) gitarrista eta musikagilea. Harekin lanean hasi zen 1983ko udan, eta bikote artistikoa osatu zuten hainbat urtetan. Tartean, Etxahun eta Etxahun diskoan ([[IZ]], 1980) parte hartu zuen, [[Imanol Larzabal|Imanol]], [[Niko Etxart]] eta [[Beñat Axiari]]rekin batera. Disko horretan [[Pierre Topet|Etxahun Barkoxe]] eta [[Pierre Bordazarre|Etxahun-Iruri]]-ren piezarik esanguratsuenen berrirakurketa egin zuten.