F.W. Murnau: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +biografia infotaula automatikoa
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
6. lerroa:
 
[[1920ko hamarkada]]n, [[alemaniar espresionismo]] mugimenduaren barruan kokatu dezakegu. Bere lanen artean, ''[[Fausto (filma)|Fausto]]'' filma aurkitu dezakegu.
 
== Biografia ==
[[Max Reinhardt]]en konpainian hasi zituen [[antzerki]]-ikasketak, baina [[Lehen Mundu Gerra]] hasi zenean ikasketak bertan behera utzi behar izan zituen. [[Propaganda]]ko zenbait film egin ondoren, zinemagintzari ekin zion antzerkia utzita, eta [[zinema mutu]]ko zuzendari nagusietako bat bihurtu zen.
 
Haren lehen lan handia ''Nosferatu'' (1922) izan zen, garai hartan arrakasta handirik izan ez zuena. Beste lan bikain batzuen ondoren ''Azkena'' (1924, "Der Letzte Mann") egin zuen; artean pentsaezinak ziren kamera-mugimenduak egin zituen hartan, eta irudi hutsez, idatzizko hitzik gabe, eskaintzen den zinema mutuko film bakanetarikoa da. Arrakastak ''Tartufo'' (1925) eta ''Fausto'' (1926) lan garestiak egitera bultzatu zuen. [[Hollywood]]era joan eta han ''Sunrise'' (1927, "Egunsentia") zoragarria egin zuen. Tirabirak izan zituen ekoizleekin, ordea, eta Hollywoodetik joan zen. Flaherty dokumental egilearekin elkartu zen Hegoaldeko itsasoan ''Tabu'' (1931) izeneko filma egiteko, baina estreinatu baino lehen hil zen auto istripuz.
[[F.W. Murnau]]
 
==Filmografia==