Ehun Urteetako Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Un inculto lo abia puesto mal
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
1. lerroa:
La guerra de los 100 años es lo que es
 
La guerra de los 100 años nadie sabe lo q es
== Gerrako kanpainak ==
[[Ingalaterrako normandiar konkista|Normandoek 1066an Ingalaterra beretzeak]] izan zuen ondorioetako bat izan zen Frantziako erregearen basailuetako bat aldi berean izatea Frantziako erregearen basailu eta bere erresumako errege; egoera horrek arazoak sortu behar zituen nahitaez, eta hala gertatu zen hurrengo urteetan. XII. mendean egoera hura korapilatu egin zen, Anjou eta Maineko konderriak eta [[Akitaniako dukerria]]k orobat geratu ziren Ingalaterrako errege etxeari ([[Plantagenet|Plantagênet]]) lotuta. Ingelesen arriskua saihesteko Frantziako erregeek egin zituzten ekintzak XIII. mendean zehar eman zituzten fruituak: [[Normandia]], [[Anjou]], [[Maine (eskualde historikoa)|Maine]] eta Akitaniako zati bat berreskuratu zuten. Hala ere, [[Guiena]]k ingeles erregeen mende jarraitu zuen. Frantziako erregeak Guienan zuen aginpide izenezkoak dukerri hartako auzietan tarteko egoteko aukera ematen zion; ingeles agintariek, jakina, ez zuten onartu Frantziako erregea tartean sartze hura. Gaskoiek leial jarraitzen zuten Ingalaterrako erregeekiko, Ingalaterraren eta Guienako dukerriaren arteko lotura ekonomikoek leialtasun hori indartzen zutela: Guienako eskualdea [[ardo]]a ekoiztera zegoen emana, eta ardo hura Ingalaterrara esportatzen zen gehienbat. Frantziako erregeak 1294an eta 1323an saiatu ziren dukerri hura bahitzen, baina bietan ingeles erregeek berehala berreskuratu zuten. Urte haietan beste gertaera batek ingelesen eta frantsesen arteko harremanak gaizkoatu zituen, Frantziako tronurako ondorengotzak, alegia.
 
[[Luis I.a Nafarroakoa|Luis X.a]] eta [[Joanes I.a Nafarroakoa|Joan I.a]] hil ondoren, 1316an, Luisen anaia batek agintaritza hartu eta tronura igo zen [[Filipe II.a Nafarroakoa|Filipe V.a]] gisa, [[Lege salikoa|Lege Salikoaren]] bitartez [[Joana II.a Nafarroakoa|haren iloba Joana]] bazterturik. Filipe V.a eta haren oinordekoa [[Karlos I.a Nafarroakoa|Karlos IV.a]] semerik izan gabe hil ziren, eta 1328an ondorengotzak arazoak sortu zituen berriz ere. Hiru erregegai zeuden: Joana (1316 tronutik baztertua), [[Eduardo III.a Ingalaterrakoa]], eta [[Filipe VI.a Frantziakoa|Filipe, Valoisko kondea]]. Filipek Frantziako tronua beretu zuen, baina nafarrek (haien erregea Frantziako erregea baitzen 1285az geroztik) Joana aukeratu zuten erregina, Eduardo III.a bazterturik (adin txikikoa baitzen). 1329an Ingalaterrako erregeak Guienarekiko leialtasun zina berretsi zuen; 1330ean Ingalaterra mendean hartzeak eta eskoziarrak garaitu izanak indar handia eman zion. Gaskoien arazoa ez konpondu izanak gerrara eraman zituen bi erreinuak. 1336an Eduardo III.ak debekatu egin zuen artilea [[Flandria]]ko ehundegietara esportatzea (Flandria Frantziaren basailua zen), eta horrek liskarrak sorrarazi zituen Flandrian. Frantziak berehala erantzun zion erabaki horri, 1337ko maiatzean Frantziak Guiena bahitu zuen. Urte hartako urrian, Ingalaterrako erregeak Frantziako erreinua erreibindikatu zuen.
=== Ingelesen erasoaldia Eduardo III.aren agintepean (1337-1360) ===
 
Ingalaterrako artilea Flandriara esportatzeko blokeoak berehala eman zituen fruituak; Ganten [[Jacob van Artevelde]] buru zuen liskar bat sortu zen, eta berehala zabaldu zen beste hiri batzuetara. 1337an Eduardo III.a Flandrian kokatu zen, eta 1340ko urtarrilean Frantziako errege izendatu zuen bere burua Ganten. Handik gutxira Ingalaterrak nagusitasuna izan zuen itsasoan, [[Sluysko gudua|Sluiysko itsas guduari]] esker.
 
1341ean, [[Bretainiako dukerria]]n, [[Joan III.a Bretainiakoa|Joan III.a]] dukea semerik izan gabe hil zen, eta, haren ondorengo nor izango, liskarrean hasi ziren [[Joan IV.a Bretainiakoa|Montforteko konde Joan]] eta Frantziako erregearen iloba [[Karlos I.a Bretainiakoa|Karlos Bloiskoa]]. Monfortek Eduardo III.a izan zuen alde, baina Filipe VI.a,berriz, aurka, Bloisen alde jokatu baitzuen.
 
[[Bretainiako Ondorengotza Gerra]]k 1365era arte iraun zuen.
 
[[Henrike Grosmontekoa|Derbyko kondea]] eta Gautier de Mauny 1345ean lehorreratu ziren Guienan; Gaskoiniako indar militarrak berrantolatu zituzten, eta Akitanian lehen izan zituzten lurraldeak berreskuratzen hasi ziren. Frantses gudaroste bat desegin zuten [[Auberocheko gudua|Auberochen]], eta [[Bergerac]], [[La Réole]], [[Agulhon|Aiguillon]] eta [[Angulema]] beretu zituzten. Frantsesek hurrengo urtean jo zuten kontraerasoa, baina Derbyko kondeak trebe eta tinko eutsi zion frantses indarren sarraldiari Aiguillonen.
 
Ingelesen estrategiak bi ekintza modu erabili zituen Frantzian: Guienako mugan, gazteluak eta hiriak setioan jarriz ari izan ziren lurraldeak berreskuratu nahian; iparraldean, berriz, {{lang|fr|''[[chevauchée]]''}} teknika erabili zuten.
 
Gerra egiteko modu horretan gudarosteek landa lurraldeak sistematikoki suntsitzen zituzten, gotorlekuak setiatu gabe egiten zuten aurrera, ez zituzten mendean hartzen ustekabean harrapatzen zituzten lekuak baizik, eta etsaiaren baliabide ekonomikoak hondatzen zituzten; bide batez, munta handiko harrapakinak beretzen zituen gudarosteak.
 
Estrategia horrek erasoan datorren gudarostea zabaldi batean aurrez aurre gudukatuz gelditzen saiatzera behartzen du etsaia, eta era horretako borroketan aurreko hamarraldian [[Eskoziako Bigarren Independentzia Gerra|Eskoziarekin egin zuten gerran]] landu zituzten taktikak baliatzen zituzten ingelesek.
 
Erdi Aroko gerragintza harresitutako hirien kontrako kostu handiko setio luzeetan zetzan. Eduardo III.aren armadak Filipe VI.a ([[1350]]ean hila) eta haren seme [[Joanes II.a Frantziakoa|Joan II.a]] (1350-64) defentsan aritzera behartu bazituen ere, Ingalaterraren menpeko lurraldeak hedatzea oso motela izan zen.
 
1346an Eduardo III.ak {{lang|fr|''chevauchée''}} horietako bat jo zuen Frantziako iparraldean, [[Cotentin]]go penintsulatik Calaiseraino: Caengo hiriari [[Caengo gudua (1346)|eraso zioten]], frantses gudaroste gizonez askoz ugariagoari sekulako hondamena egin zitzaion [[Crécyko gudua|Creçyn]] eta [[Calaisko setioa|Calais setioan]] jarri zuten, harik eta 1347ko abuztuan errenditu zen arte. Gudaldi harekin ingelesek garaipen aldi bat hasi zuten: urte hartan bertan Aiguilloneko setioa altxa zuten, [[David II.a Eskoziakoa|Eskoziako David erregea]] (Frantziaren borroka kidea) garaitu eta preso hartu zuten [[Neville's Crossko gudua|Neville's Crossen]], eta Karlos Bloiskoari [[La Roche-Derriengo gudua|La Roche-Derrienen]] (Bretainian) 1347an.
 
Berrogeita hamarreko hamarraldian ere ingelesek garaile jarraitu zuten. Errege berria, Joan II.a, liskarretan ari izan zen haren suhi [[Karlos II.a Frantziakoa|Karlos II.a]] Nafarroako erregearekin, honek lurrak baitzituen Normandian eta Frantziako tronurako eskubidea baitzuen (Joanaren semea zen, Luis X.aren alaba 1316an eta 1328an tronutik baztertuarena), eta hala ingelesekin elkar hartzera bultzatu zuen Joan II.ak Karlos II.a. Gudaldi garrantzi handikoenak [[Eduardo (Printze Beltza)|Eduardok]] gidatu zituen, Galesko printzeak; 1355ean {{lang|fr|''chevauchée''}} handi bat abiarazi zuen Guienatik [[Narbona]]raino, eta Frantziako hegoalde osoa harrapatu zuen tartean.
 
Hurrengo urtean beste {{lang|fr|''chevauchée''}} batek Frantziako erdialdea eta mendebala erraustu zituen, eta frantses gudaroste gizonez askoz ugariago batek ingeles-gaskoiei eraso zietenean [[Poitiersko gudua (1356)|Poitiersen]] (1356) sekulako hondamena izan zuen, eta Printze Beltzak Joan II.a bera hartu zuen preso. Gainera, 1359-1360ean ingelesak berriz sartu ziren indarrez Frantziako iparraldean. Ekinaldi hura ez zen aurrekoak bezain bikaina izan, baina [[Bretignyko hitzarmena|Brétignyko bake hitzarmena]] ekarri zuen; hitzarmen horren arabera, Eduardo III.ak uko egiten zion Frantziako erregetzari, eta horren truke askoz lurralde gehiago hartu zituen mendean Akitaniaren baitan.
=== Du Guesclinen kontraerasotik tregoen garaira (1364-1411) ===
 
Bake hitzarmen hura sinatzeak ez zuen bakea ekarri. Frantses erregeak Nafarroako Karlos II.arekin zuen liskarra berpiztu zen; [[Bertrand du Guesclin]]ek nafar gudarostea [[Cocherelgo gudua|Cocherelen]] garaitu zuen (1364). Hurrengo ekinaldia ordea ustel atera zitzaion du Guesclini; Bretainian Karlos Bloiskoari laguntzeko erasoa jo zuelarik, ingeles-bretainar gudarosteak [[Aurayko gudua|Aurayn]] garaitu zituzten frantsesak (1364) eta preso hartu zuten du Guesclin. 1365-66an [[Henrike II.a Gaztelakoa|Henrike Trastamarakoak]] mertzenario taldeak hartu zituen soldadu [[Gaztelako Erresuma|Gaztelan]] indarrean sartzeko, Frantziako gudaldi haiek guztiak bukatu zirenean lanik gabe baitzeuden mertzenario haiek. Gaztela mendean hartu izanak nafarren eta ingelesen esku hartzea ekarri zuen, [[Petri I.a Gaztelakoa|Petri I.a]] jarri nahi baitzuten Gaztelako errege. Nafar-ingeles gudarostea Gaztelan sartu zen Eduardo buru zuela eta frantses-gaztelar gudarostea suntsitu zuten [[Naiarako gudua|Naiaran]] (1367).
 
Brétignyko bakeak frantses koroari leialak ziren noble talde bat utzia zuen ingelesek Akitanian mendean hartuak zituzten lurretan; noble horiek Frantziako [[Karlos V.a Frantziakoa|Karlos V.ari]] esku har zezan eskatu zioten, eta gerra pizteko beste arrazoi bat sortu zuten horrela.
 
Frantsesak nagusitu ziren orduan estrategiaren aldetik, du Guesclin buru zutela, aintzat hartuak eta zuzenduak baitzituzten aurreko gerra aldian jasan behar izan zituzten hondamenen arrazoiak eta akatsak. Ez zieten jaramonik egin ingelesek abian jarritako {{lang|fr|''chevauchée''}}ei, haiekin borrokatzetik begiratu ziren, eta gotorlekuak setio bidez edo azpikeriaz mendean hartzen egin zituzten ahalegin guztiak. Hala, 1369, 1373 eta 1380ko {{lang|fr|''chevauchée''}} handien bidez ingelesek ezer ez baitzuten lortu, Akitanian mendean hartuak zituzten lekuak frantsesen esku erori ziren pixkanaka-pixkanaka.
 
1380tik aurrera, bi herrialdeetan boterea lortzeko barne-borrokak egon ziren, eta bien arteko gerrak segurtasun gabeko bakeari eman zion bidea. Flandriaren gaineko menpea estrategiako pauso nagusia bilakatu zen. Ingalaterran Eduardo III.aren bilobak, [[Rikardo II.a Ingalaterrakoa|Rikardo II.a]] eta [[Henrike IV.a Ingalaterrakoa|Henrike IV.a]] poterarengatik borrokatu ziren. Frantzian, Karlos V.ak zoroaldiak nozitu behar izan zituen, gobernatzeko gai ez zela. Haren izenean gobernatu nahian, anaiak elkarren kontrako borrokan sartu ziren.
 
Frantsesek flandiarren beste matxinada bat zapaldu behar izan zuten, [[Roosebekeko gudua|Roosebeken]] (1382), baina aldi hartako ezaugarri garrantzitsuena 1384tik aurrera tregoak aldian aldiro berrestea izan zen, bi erresuma horien barnean aristokraten arteko ezinikusiek sortu zituzten borroken eraginez.
 
Hori zela eta, Frantzian gerra zibila piztu zen [[Armagnacarren alderdia|Armagnac]] eta [[Borgoinarren alderdia|Borgoinar]] taldeen artean. [[Henrike V.a Ingalaterrakoa|Ingalaterrako Henrike V.ak]], frantziarren desadostasunaz baliatuta, Ingalaterrako aldarrikapenei berriro ekin zien. Armagnacarrek Frantziako erregea hildakoan, Filipegan, honen semearengan aliatua aurkitu zuen Ingalaterrak.
 
=== Lancastertarren uhina (1411-1428) ===
 
1415ean ingelesak indar handiz itzuli ziren kontinentera; [[Harfleur]] Normandiako portua hartu ondoren, Henrike V.ak {{lang|fr|''chevauchée''}} bat abiarazi zuen Calaiseraino, eta ospe handiko garaipen bat iritsi zuen [[Agincourteko gudua|Azincourten]] (1415) askoz gizon gehiago zituen frantses gudarostearen kontra. Handik bi urtera estrategia berri batekin itzuli zen Frantziara: lurralde hura oso-osorik menderatzea, gotorlekuak eta guzti. Frantsesek Azincourt galdu izanari eta frantsesen alderdi barneko tirabirei esker, ingelesek uhin baten gisa egin zuten aurrera Normandian, [[Île-de-France|Ile-de-Francen]] eta [[Pikardia]]n barrena. [[Joan I.a Borgoinakoa|Borgoinako duke Joan]] hil zutenean, haren seme [[Filipe III.a Borgoinakoa|Filipek]] ingelesen alde jokatu zuen 1419an. Itun hari esker, Henrike V.ak frantses errege [[Karlos VI.a Frantziakoa|Karlos VI.ak]] [[Troyesko hitzarmena]] sina zezala lortu zuen (1420), horren arabera bere seme [[Karlos VII.a Frantziakoa|Karlos]] ondoregabetzen zuela eta bere alaba [[Katalina Valoiskoa (1401-1437)|Katalina]] Henrikerekin ezkontzen, biak oinordeko izendaturik. Karlos ondoretzaz gabetuak borrokan jarraitu zuen frantsesen gidari, eta Henrike V.a eta Karlos VI.a berehala hil ziren, 1422an, oinordeko gisa ume bat utzirik, [[Henrike VI.a Frantziakoa|Henrike VI.a]].
 
Erregearen ordez Bedfordeko duke [[Joan Lancasterkoa|Joan]] ari izan zen, errege zenduaren anaia; [[Cravanteko gudua|Cravanten]] (1423) eta [[Verneuilgo gudua|Verneuilen]] (1424) garaitu zituen frantsesak.
=== Frantsesak galdutako lurrak geldiro-geldiro berreskuratzen (1428-1453) ===
 
Ziur asko [[propaganda]] ekintza guztiz ere trebe bat izan zen haren bidez, frantses buruzagiek azken hamabost urteetan hondamenetik hondamenera ibiliak ziren soldadu haiek adorez bete zituzten berriro. Frantses gudarostea, agerpenak izaten zituen neska nerabe bat zuela buru, [[Orléansko setioa]] altxatzeko (1429) gauza izan zen.
 
Frantsesen bultzada hori berehala agortu zen ordea, ingelesek [[Joana Arc-ekoa]] harrapatu, eta sorgina zela salaturik hil zutenean. Hogeita hamarreko hamarraldian, frantsesek ezer gutxi aurreratu zuten eta gudu batzuk ere galdu zituzten; 1435ean [[Karlos VII.a Frantziakoa|Karlos VII.ari]] Borgoniako dukeak berriz ere leialtasuna zin egin izana izan zuen frantsesen alderdiak arrakastarik handiena.
 
1444an sinatu ziren Toursko tregoei esker, frantses administrazioak bere indar militarrak eraberritu ahal izan zituen.
 
1445eko urtea izan zen Erromaren eroraldiaz geroztik gudaroste iraunkor bat mendebalean sortu zen lehenengo aldia; frantsesek beren [[artilleria]] landu zuten Europako onena bihurtu zuten arte. 1449an gerra berriz hasi zenean, frantses gudarosteak ordu arte inoiz izan ez zuen indarraz eta eraginaz jardun zuen borrokan. Normandia hartu zuten mendean, eta laguntzera zetorren gudaroste ingeles bat garaitu zuten [[Formignyko gudua|Formignyn]] (1450). 1451n Guienari eraso zioten, eta ekinaldi batean hartu zuten, nahiz [[Baiona]]k gogor eutsi zien. Gaskoiniak Ingalaterrari zion leialtasuna hurrengo urtean nabarmen gelditu zen Bordeleko matxinadaren bidez; matxinatuei laguntzera etorria zen ingeles gudarostea [[Castillongo gudua|Castillonen]] garaitu zuten frantsesek (1453), eta Bordelek errenditu behar izan zuen. Orduan inor konturatu ez bazen ere, gerra bukatu egin zen; ez zen inongo bake hitzarmenik egin, baina borrokak hantxe amaitu ziren. Ingalaterrak [[Calais]] baino ez zuen bere menpe, zein 1558an bueltatu zuen.
 
== Ondorioak ==