Energia nuklear: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 80.103.219.201 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Ah3kal wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
15. lerroa:
| sartze-data = 2011/09/16
| data = 2011/06/01
}}</ref>]]
Energia nuklearraren inguruko eztabaida elektrizitatea sortzeko erabiltzen diren fisioko erreaktore nuklear zibilek eragiten dituzten arriskuen ingurukoa da. Eztabaida honek indarra irabazi eta galdu du denboran zehar, eta oso garrantzitsua izan zen 1970eko hamarkadan eta [[Txernobyl]]go eta [[Fukushima]]ko istripuen ondoren.
== flechipolla ==
 
Energia nuklearraren aldekoek defendatzen dute energia-iturri [[jasangarritasun|iraunkorra]] dela, ez omen baitu karbonorik igortzen atmosferara, eta herrialde batzuen mendekotasun energetikoa txiki dezake, [[erregai fosil]]ak ordeztu eta haien inportazioak txikitzen badira. [[Hondakin nuklear]]rei dagokienez, haien biltegiratzea arrisku txikikoa dela argudiatzen dute. Erraktore nuklearren funtzionamenduaren arriskuen inguruan, haien segurtasuna bikaina dela uste dute, gutxienez Mendebaldeko herrialdeetan.<ref>{{en}} {{Erreferentzia
| abizena = Cohen
| izena = Bernard
| izenburua = The Nuclear Energy Option
| url = http://www.phyast.pitt.edu/~blc/book/BOOK.html
| sartze-data = 2011/09/16
| data = 1990
}}</ref>
 
Aurkakoek diote mota honetako energia nuklearrak arrisku asko eta larriak eragiten dituela gizakiarentzat zein ingurunearentzat. Arrisku hauen artean gehien aipatzen direnak hauek dira: osasunerako arriskua, [[uranio]]aren [[meatzaritza]]k, prozesatzeak eta garraioak eragiten dituen ingurumen-kalteak, sabotajeen edo natur hondamendien ondorioz zentral nuklearrek izan ditzaketen erradioaktibitate-ihesak, eta oraindik konpondu gabe dagoen hondakin nuklearren biltegiratzearen arazoa.<ref>{{en}} {{Erreferentzia
| egilea = Greenpeace International and European Renewable Energy Council
| izenburua = Energy Revolution: A Sustainable World Energy Outlook
| url = http://www.energyblueprint.info/fileadmin/media/documents/energy_revolution.pdf
| sartze-data = 2011/09/16
| data = 2007/01
}}</ref>
Bestalde, uste dute erreaktoreak oso tresna konplexuak direla eta akatsak edukitzeko joera daukatela, eta horren ondorioz istripu nuklear larriak gertatu direla. Ez dute uste arrisku hauek guztiak [[teknologia]] berrien bidez murritz daitezkeenik. Kutsadurari dagokionez, energia nuklearrearen ekoizpenaren kate guztiak kontuan hartzen badira, uranioaren meatzaritzatik hasi eta [[eraispen nuklear]]rean amaituta, ez dute uste atmosferara karbono gutxi igortzen duen elektrizitate-iturria denik.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}