Seinale analogiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{Lanean}}
 
Seinale analogikoa fenomeno elektromagnetiko batek sortutako seinale mota bat da, funtzio matematiko jarrai baten bidez irudika daitekeena non anplitude eta periodoa (informazio datu bat irudikatuz) aldakorrak diren denboraren arabera. Magnitude fisiko batzuk arrunki seinale mota hauen eramaileak direnak elektrikoak dira intentsitatea, tentsioa eta potentzia bezala baina hidraulikoak izan daitezke presioa bezala edo termikoak tenperaturaren antzera.
20 ⟶ 21 lerroa:
Seinale digitalekin alderatuta zarata da seinale analogikoen desabantailarik handiena: informazioarengan edozein aldaketa berreskuratzeko zaila da eta galera honek eragin handia du dispositibo analogikoaren funtzionamendu eta errendimendu egokian.
Kontrol sistema batek (ordenagailua,…) ez du seinale analogikoekin lan egiteko gaitasunik, horregatik bihurtu behar dira digitalak hauekin lan egin ahal izateko (ikus Analogiko-digital konbertsioa).