Skinhead: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Azpitaldeak: Barne lotura zuzenketa: hooligan
t →‎Historia: barne lotura zuzenketa
6. lerroa:
Skinhead mugimendua [[Britainia Handia]]n sortu zen, [[1960ko hamarkada]]ko krisi ekonomikoaren testuinguruan. Mugimenduko kideak langile auzoetako gazteak ziren, asko eta asko immigrante [[jamaika]]rren seme-alabak. [[Antillak|Antilletatik]] etorritako neska-mutil beltz horietako asko ''rude boy'' kale-leinukoak ziren, eta skinhead kulturan eragin zuten. Mugimendua [[kultura]]la zen batez ere, eta estetika eta [[musika]] jakin bat entzutean oinarritzen zen, berezko ezaugarri politiko jakinik gabe. Zehazki, ''[[mod]]'' mugimendu estetikoaren erradikalizazioa ziren, eta [[ska]], [[rocksteady]] eta [[reggae]] musika entzuten zuten.
 
[[1970eko hamarkada]]n, baina, elementu [[faxismo|faxistak]] (''[[Fronte Nazionala (Erresuma Batua)|National Front]]'' alderdi [[Ingalaterra|ingelesa]], adibidez) skin mugimendua bereganatzen saiatu ziren, skinhead-ak betirako zatituz.
 
Gaur egun, joera oso desberdinak daude skinhead izenaren atzean. Alde batetik, skin [[antifaxismo|antifaxistak]] daude, [[komunismo|komunistak]] zein [[anarkismo|anarkistak]] bilduz. Hauek [[RASH]] (Skinhead Gorri eta Anarkistak) edo [[SHARP]] (Aurreiritzi Arrazialen Aurkako Skinheadak) taldeetan bildu ohi dira. Lehenek jarrera ideologiko Vantikapitalista]] argia defendatzen duten bitartean, bigarrenek antifaxismoa eta antirrazismoa azpimarratzen dute. Bestetik, skin [[arrazismo|arrazista]] edo neonaziak daude. Skin antifaxisten ustez, azken horiek ez dira skinheadak, skin mugimendua [[etnia]] nahasketatik (ingelesen eta jamaikarren seme-alabak) sortutako langile-mugimendua baita, eta ''bonehead'' deitzen diete neonaziei. Skin neonazien nazioarteko talde nagusiak ''Hammerskins'' edo ''Blood & Honour'' bezalako erakundeen inguruan elkartzen dira.