Antioko III.a Handia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
9. lerroa:
Antioko III.a K. a. 241 aldean jaio zen. Aita [[Seleuko II.a Kaliniko]] erregea izan zuen, eta ama Laodize II.a. Ordurako hasia zen Seleukotar Inperioaren gainbehera, [[Baktriana]] eta [[Partia]] galduak baitzituen. [[K. a. 225]]ean, [[Seleuko III.a]], Antiokoren anaia nagusia, bilakatu zen errege. [[K. a. 223]]an, ordea, Seleuko erail zuten eta Antioko izendatu zuten errege; 18 urte zituen.
 
Ahalegin handiak egin zituen Seleukotar Inperioak galdutako eskualdeak berreskuratzeko. [[K. a. 219]]an [[Ptolomeotar Erresuma|Ptolomeotar Egiptoren]] mende zeuden [[Seleuzia Pieria|Seleuzia]] eta [[Tiro]] hartu zituen, baina [[K. a. 217]]an [[Ptolomeo IV.a]]ren armada nagusitu zitzaion [[Rafah]]ko guduan; hala ere, Seleuzia atxiki ahal izan zuen. K. a. 212-205 bitartean, [[Baktriana]] eta [[Partia]] birkonkistatzea erdietsi zuen. ''Basileus Megas'' («Errege Handia») izendapena hartu zuen<ref name="livius">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.livius.org/articles/person/antiochus-iii-the-great/ |izenburua= Antiochus III the Great| argitaletxea= livius.org |sartze-data=2017-4-3}}</ref>.
 
[[K. a. 202]]an, beste ekinaldi bat hasi zuen Siriaren hegoaldea beretzeko; [[K. a. 200]]an, Paniumgo guduan, [[Ptolomeo V.a]]ren armada azpiratu zuen. Hala ere, Antiokok Egipto ez inbaditzea erabaki zuen; horren ordez, [[Asia Txiki]]ko [[Zilizia]] eta [[Lizia]] hartu zituen. [[K. a. 196]]an, [[Trazia]] konkistatu zuen<ref name="livius"></ref>.