«Bidasoa»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 3 urte
t (83.213.126.126 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Ah3kal wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Bidasoa [[Erratzu]]n ([[Baztan]]) jaiotzen da, han elkartzen baitira Izpegi aldetik datorren Araneko erreka eta [[Auza (mendia)|Auza]] mendiaren ekialdean sortutako Iñarbegi erreka. Azken horretan dago bere iturburu ezagunena: [[Xorroxin ur-jauzia]]. Hortik aurrera Baztan udalerria zeharkatzen du ipar-ekialde - hego-mendebalde norabidean, [[Oronoz-Mugairi]]ra ailegatuz.
 
Behin Baztan eskualdetik kanpora dagoela, MugairekoMugairiko zubian, ''Bidasoa'' izena hartzen du eta [[Bertizarana]]n (Oieregi, Narbarte, Legasa) sartzen da. Malerrekako [[Doneztebe]] udalerrian, [[Ezkurra (ibaia)|Ezkurra ibaiko]] urak batu ondoren, iparralderantz biratu eta [[Sunbilla]] zeharkatzen du.
 
Handik [[Bortziriak]] eskualdean barneratu eta [[Bera]]tik igarotzen da. [[Endarlatsa]]n [[Nafarroa Garaia|Nafarroa]] utzi ondoren [[Gipuzkoa]] eta [[Lapurdi]] arteko muga egiten du. Gero [[Irun]] zeharkatu eta azkenik [[Hondarribia]] eta [[Hendaia]] artean itsasoratzen da, [[Txingudi|Txingudiko badian]].