Gernika-Lumo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Lotura:Andra Mari eliza
192. lerroa:
=== Eraikin aipagarriak ===
* [[Bizkaiko Batzar Nagusiak|Gernikako Batzarretxea]] eta [[Gernikako Arbola]]: Batzarretxea [[Antonio Etxebarria]] jaunak eraiki zuen [[XIX. mendea]]n ([[1826]]-[[1833]]). Estilo [[neoklasizismo|neoklasikokoa]] da, erdigune gisa Andre Mari Zaharra eliza du, eta gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilkura Aretoa da. Batzarretxearen gela batean beirate ikusgarria dago, 235 metro koadrokoa, gela oso osorik estaltzen du. Kanpoaldeko lorategian Gernikako Arbola dago. Arbola horrek, Euskal Herriaren historiaren eta berorren erakundeen sinboloa da. Betikotasuna adierazteko, arbola zaharraren enborra, gaur eguneko arbola eta kimu berria daude.
[[Fitxategi:Andra Mari Eliza.jpg|thumb|250px|''[[Andra Mari eliza (Gernika-Lumo)|Andra Maria Eliza]]'' ([[Antso Enparan]])]]
* [[Andra Mari eliza (Gernika-Lumo)|Andra Maria Eliza]]: Gernikako goi aldean, estrategikoki kokaturik, Euskal Herria Museoak eta Batzarretxeak inguratzen dute Andra Maria Eliza. [[1418]]an hasi ziren tenplua eraikitzen, gotiko estiloan, baina historian zehar hainbat aldaketa jasan ditu eta horregatik aldaketok garai bakoitzean estilo bati erantzun diete. Izan ere, hasiera batean jaso zen eliza [[arkitektura gotikoa|gotikoa]] gaur egunekoaren oso bestelakoa izan zen. [[XV. mendea]]n egin zen eliza hark, garai hartan zegoen ikuspuntu gotikoa islatu nahi izan zuen baina bukatu gabe geratu zen. XVII. mendean berreraiketa lanak burutzen hasi ziren [[Pizkundetar arkitektura|Pizkundetar]] estiloa jarraituz. Gotikoa eta Pizkundeko ikuspuntu estetikoen nahasketak estilo berri bat eraiki zuen, Euskal Gotikoa. Gernikako Andra Maria Eliza da Euskal Gotikoaren adibide hoberenetako bat. Gaur egun dagoen [[kanpai horma]] [[1778]]an eraiki zuten barrokoaren ezaugarriak jarraituz. Horregatik Andra Maria elizaren eraikuntza 3 mendetan zehar luzatu zen 1418tik 1778ra arte.
[[Fitxategi:Chillida statue.jpg|thumb|250px|''Gure Aitaren Etxea'' ([[Eduardo Txillida|Eduardo Chillida]])]]