Seinale analogiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
9. lerroa:
Seinale elektriko analogikoa, tentsioa konstanteki korronte alterno modura aldatzen dena da, bere balioa zeinu elektriko positiboz (+) handituz ziklo erdian eta txikituz zeinu elektriko negatiboz (-) ondorengo ziklo erdian.
Positibotik negatiborako polaritate aldaketa konstanteak uhin sinusoidal formako trazaketa eragiten du.
 
==Seinale digitala seinale analogiko konposatu bezala==
 
Fourier-en analisian oinarrituz, seinale digital bat seinale analogiko konposatua da. Banda zabalera infinitua da sumatu daitekeen moduan. Kontzeptu honetara heldu daiteke seinale digital bat aztertuz. Seinale digital bat, denboraren eremuan, elkarri konektatutako segmentu horizontal eta bertikalez eratuta dago. Denboraren eremuan, lerro bertikal batek maiztasun infinitua adierazten du. Zati horizontalean zero maiztasuna adierazten duen bitartean. Zero maiztasunetik infinitura joateak eta alderantziz tarteko frekuentzia guztiak eremuaren barne daudela inplikatzen du.
Fourier-en analisia seinale bat deskonposatzeko erabili daiteke. Seinale digitala periodikoa bada, komunikazioetan ez-ohikoa dena, deskonposaturiko seinaleak frekuentziaren eremuan adierazpena du banda zabalera infinitukoa eta frekuentzia diskretukoak. Seinale digitala ez bada periodikoa, deskonposatutako seinaleak banda zabalera infinitua du baina frekuentziak jarraituak izango dira.
 
==Alderdi elektronikotik desabantailak==
 
Edozein zirkuitu edo komunikazio elektronikoko seinalek nahi ez diren aldaketak jasateko aukera du era desberdinetan zarataren bidez, beti gertatzen dena gehiago edo gutxiago. Hau konpontzeko seinalea egokitzen da prozesatu baino lehen.
Seinale digitalekin alderatuta zarata da seinale analogikoen desabantailarik handiena: informazioarengan edozein aldaketa berreskuratzeko zaila da eta galera honek eragin handia du dispositibo analogikoaren funtzionamendu eta errendimendu egokian.
Kontrol sistema batek (ordenagailua,…) ez du seinale analogikoekin lan egiteko gaitasunik, horregatik bihurtu behar dira digitalak hauekin lan egin ahal izateko (ikus Analogiko-digital konbertsioa).
 
==Sistema analogiko baten adibideak==
 
Sistema elektroniko analogiko baten adibidea bozgorailua da, soinua anplifikatzeko erabiltzen dena jende askok entzuna izan dadin.
Soinu uhinak analogikoak dira sorreran, mikrofono baten bidez hartuak dira eta tentsio aldaketa analogiko txiki batean bihurtuak dira audio seinale bezala ezagutuak. Tentsio hau era jarraian aldatuko da soinuaren frekuentzia eta bolumenaren aldaketarekin eta anplifikadore lineal batean aplikatuko da.
Anplifikadorearen irteera, sarrerako tentsio anplifikatua dena, bozgorailuan sartzen da. Honek, berriz ere, audio seinale anplifikatua soinu uhinetan bihurtzen du bolumen askoz handiagoarekin mikrofonoak hartuko seinale originalarena baino.
 
==Digital bihurtu diren sistema analogikoen adibideak==
 
Bideo grabaketak: Erabilera anitzeko disko digital itzulkorrak (DVD digital versatil disc) bideoa biltegiratzen du, MPEG-2 deritzona, altuki konprimitutako formatu digitalean. Estandar honek, bideoko karratu indibidualen frakzio txiki bat konprimitzen dute JPEG-aren antzerako eta gainerako karratuetako bakoitza kodifikatzen du koadro hau eta aurrekoen desberdintasun moduan.
Geruza bakarreko DVD baten kapazitatea 35 mila milioi bitekoa da gutxi gora behera, kalitate altuko 2 bideo ordu grabatzeko nahikoa. Geruza bikoitzekoak berriz aurrekoaren laukoitza.
Audio grabaketak: Noizbait, zinta magnetiko edo azetatoan uhin analogikoen inprimaketa bidez fabrikatu ziren (LP), audio grabaketak gaur egun disko konpaktu digitalak erabiltzen dituzte era arruntean (CD, compact disc). CD batek musika 16 biteko zenbaki sorta moduan biltegiratzen du, uhin analogiko originalen laginei dagozkienak. CD batek bere kapazitate gorenean (73 minutu) sei mila milioi informazio bit ditu.
 
==Metodo analogiko eta digitalak erabiltzen dituzten sistemak==
 
Metodo digitalak eta analogikoak erabiltzen dituzten metodoak existitzen dira, horietako bat disko konpaktuen irakurgailua da (CD).
Musika formatu digitalean CD-an biltegiratzen da. Laser diododun sistema optiko batek datu digitalak diskotik irakurtzen ditu, hau biraka ari den bitartean eta bihurgailu digital-analogiko batera transferitzen ditu (DAC). DAC-ak datu digitalak seinale analogikotan bihurtzen ditu musika originalaren erreprodukzio elektrikoa dena. Seinale hau anplifikatu eta bozgorailura bidaltzen da. Musika CD-an grabatutakoak, azaldutako prozesuaren aurkakoa ematen da eta bihurgailu analogiko digital bat erabiltzen duena (ADC, analog to digital converter).
 
==Seinale periodikoak==
 
Seinale periodiko jarrai batek x(t) 'T' balio positibo bat izango du zeinentzako x(t) =X(t+T) izango den t-ren balio guztientzat.
Hau da, seinale periodiko batek 'T' denbora batetan konstante mantentzearen ezaugarria du. Kasu honetan x(t) 'T' periododun periodikoa dela esaten dugu. Seinale periodiko jarraituak testuinguru desberdin askotan eratzen dira. Adibidez, energia kontserbatzen duten sistemen erantzun naturala energia kontserbatzen duten sistemen erantzun naturala, energia erresistibo disipaziorik gabeko LC zirkuitu idealak eta marruskadura galerarik gabeko sistema mekaniko idealak kasu, oinarrizko seinale periodikoak dira.
X(t)-ren oinarrizko periodoa T0, 'T'-ren baliorik txikiena da. Periodikoa ez den seinalea aperiodiko deritzo.