Seinale analogiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «==Seinale analogiko== Seinale analogiko bat, fenomeno elektromagnetiko batek eratutako seinale mota bat da funtzio matematiko jarrai baten bidez irudika daitekeena non anplitude...»
 
1. lerroa:
==Seinale analogiko==
 
Seinale analogiko bat, fenomeno elektromagnetiko batek eratutako seinale mota bat da funtzio matematiko jarrai baten bidez irudika daitekeena non anplitude eta periodoa (informazio datu bat irudikatuz) aldakorrak diren denboraren arabera. Magnitude fisiko batzuk arrunki seinale mota hauen eramaileak direnak elektrikoak dira intentsitatea, tentsioa eta potentzia bezala baina hidraulikoak izan daitezke presioa bezala edo termikoak tenperaturaren antzera.
 
Naturan, jasotzen ditugun seinaleak analogikoak dira argia, soinua edo energia adibidez, bariazio jarraitua dutenak. Ostadarreko argiaren deskonposaketa ere modu leun eta jarraituen ematen dela ikus dezakegu.
Uhin sinusoidal bat frekuentzia bakarreko seinale analogiko bat da. Ahotsaren eta bideoaren tentsioak seinale analogikoak dira, aldatu egiten direnak transmititzen den soinu edo argiarekin, informazioari dagokienak.
 
==Seinale elektriko analogikoa==
 
Seinale elektriko analogikoa, tentsioa konstanteki korronte alterno modura aldatzen dena da, bere balioa zeinu elektriko positiboz (+) handituz ziklo erdian eta txikituz zeinu elektriko negatiboz (-) ondorengo ziklo erdian.
Positibotik negatiborako polaritate aldaketa konstanteak uhin sinusoidal formako trazaketa eragiten du.