«Guggenheim Bilbao Museoa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(148.3.147.101 (eztabaida) wikilariaren 5823860 berrikuspena desegin da (euskaraz ere Guggenheim Bilbao darabilte))
Guggenheim Bilbao Museoa, [[Frank Gehry]] arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen.
 
[[1997]]ko [[urriaren 18]]an zabaldu zuten, bertan [[Jose Antonio Ardanza]] lehendakaria eta [[Espainia]]ko errege [[Joan Karlos I.a Espainiakoa|Joan Karlos I.a]] egon zirelarik. Museoa [[dekonstruktibismoa]]ren estilo arkitektonikoan eraiki zen, eta [[CATIA]] izeneko programa informatikoa erabili zuten museoa osatzen duten titaniozko pieza guztiak diseinatzeko.<ref>[http://www.lemonde.fr/culture/article/2005/03/30/2005-annee-heroique-pour-la-construction_633245_3246.html Le Monde: 2005, année héroïque pour la construction]</ref>.
 
Guztira 11.000 metro karratuko erakusketa azalera dago, hemeretzi galeria ezberdinetan banatuta. Erakusketa aretoez gain, liburutegi bat, auditorio bat, denda bat, jatetxe bat eta kafetegi batek osatzen dute museoa. Horrez gain, administraritza eta kudeaketa bulegoak, Mazarredo zumarkaleko gunean kokaturik daude.
Hasieran kritika ugari jaso zituen udalak eta Bizkaiko foru aldundiak egiten ari zen inbertsioa gehiegizkoa zelako. Horrez gain, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] artista batzuk, [[Jorge Oteiza]] esaterako, uste zuten bertako eskultore eta egileei garrantzia gutxiago emango zitzaiela kanpoko egileen mesedetan.
 
Dena dela, argi eta garbi dago museoak eragin itzela izan duela hirian, esan liteke Bilbo [[Bilbo efektua|turismoaren nazioarteko mapan "ipinia"]] izan dela.<ref name="lee">[http://travel.nytimes.com/2007/09/23/travel/23bilbao.html?em&ex=1190606400&en=898bb5be11939f56&ei=5087%0A The New York Times: Bilbao, 10 Years Later]</ref>. Urtero ehundaka milaka turista etortzen dira [[Bilbo]]ra museoari buruz entzundakoa euren begiekin ikustera. Horrek hotel, jatetxe eta turismoarekin loturiko hainbat negozioen garapena ekarri du. Horrek, milaka euroko eragina dauka hiriko eta [[Bizkaia|Bizkaiko]] Barne Produktu Gordinean.<ref>[http://www.lefigaro.fr/culture/20071015.FIG000000271_comment_le_guggenheim_a_transforme_bilbao.html Le Figaro: Comment le Guggenheim a transformé Bilbao]</ref>.
 
== Museoaren 10. urteurrena ==
Daniel Burenen proposamenaz gain, beste bi aurkeztu ziren museoak antolaturiko lehiaketara, bata [[Liam Gillick]] artista britainiarrarena, eta bestea [[Jenny Holzer]] estatubatuarrarena.
 
[[2014]]ko [[abenduaren 3]]an, [[Bilbo]]ko Guggenheim museoa autonomoago bihurtu zuten Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Aldundiak eta Solomon R. Guggenheim museoak zetozen hogei urteetarako sinatu zuten kudeaketa hitzarmenagatik.<ref>Iñigo Astiz, [http://www.berria.eus/paperekoa/1736/028/001/2014-12-04/bilbokoago_den_guggenheim.htm «Bilbokoago den Guggenheim»], ''Berria'', 2014-12-04</ref>.
 
[[2015]]eko [[urtarrilaren 3]]an jakin zenez, guztira .011.363 bisitari jaso zituen Bilboko Guggenheim museoak 2014an.<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5002267/024/003/2015-01-03/1011.htm «1,011»], ''Berria'', 2015-01-03</ref>.
 
== Eragina film eta telebistan ==
* [[1999]]an [[James Bond]]en ''[[The World Is Not Enough]]'' [[film (zinema)|filmaren]] hasierako eszena bertan grabatu zuten.
* [[Rajinikanth]] [[tamil]] aktoreak bertan grabatu zuen ''[[Sivaji: The Boss]]'' filmeko ''Style'' abestia.<ref>[http://www.indiaglitz.com/channels/tamil/gallery/Events/12540.html Skin Grafting in 'Sivaji']</ref>.
* [[Mariah Carey]]k ''Sweetheart'' bere bideoklipa hantxe grabatu zuen.
 
Anonymous user