Kastitate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Socrates-Alcibiades.jpg|thumb|right|300px|[[Sokrates]] [[Altzibiades]] gaztea '''kastu''' izatera bultzatzen: [[kastitate]]a ezagutzarako bertutea da filosofia zenbaitetan.]]
 
'''Kastitatea''' gizarte edo -talde bateko [[moral]]arekin ados dagoen sexu-jokabidea da, [[erlijio]]ak ezarritako [[dogma]]ri jarraiki, [[filosofia]] arrazoiengatik edo [[kultura]] bateko ohiturekin bat eginez. Kastitatea atxikitzen duen pertsonari '''kastu''' deritzo. Kastitateak sexu-harreman mota guztien etena, [[sexu-abstinentzia]] alegia, sexu-praktika jakin batzuk soilik alde batera uztea edota sexu-praktikak une eta egoera jakin batzuetan eta pertsona jakin batzurekin soilik burutzea ekar dezake. Adibidez, [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoak]] [[ezkontza]]z kanpoko [[sexu harreman|sexu-harremanak]] gaitzesten ditu, ezkontza aurretikoak zein ezkontzaren baitan ezkontidea ez den pertsona batekin burutzen direnak eta [[zelibatu]]a agintzen die [[apaiz]]ei. Gizartean aurkako jarrerak daude kastitateari buruz: batzuen iritziz kastitatearen beharra [[sexu-errepresio]]a besterik ez bada ere, beste batzuen arabera pertsonari betetasuna eta oreka ematen dizkion [[bertute]]a da.
 
{{zirriborro}}