«Gernikako bonbardaketa»: berrikuspenen arteko aldeak

→‎Heriotzak: Xabier Irujo
(→‎Heriotzak: Xabier Irujo)
 
=== Heriotzak ===
Biktima eta hildakoen zenbatespenean gorabehera handiak egon dira ikertzaileen artean. Kontuan hartu behar da 40 urtez Francoren diktadurak hor ezer gertatu zenik ukatu zuela. 1975etik, gezurra ezkutatzea ezinezkoa gertatu zenean teoria minimalistak nagusitu ziren, erregimenaren aldeko egileek aipatuta, eta gero atzerriko beste egile batzuek horiek hartu zituzten oinarri, Xabier Irujok bere ''Gernika'' liburuan adierazi duenez (2016). Nevadako Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak milaka dokumentu aztertu ditu, eta ez du dudarik 2000tik gora hildako izan zirela esatean. Andra Mari babeslekuan 450-500 hildako aipatu ditu, 'bertsio ofizialak' 45 pertsona inguru dioenean.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2017-03-28/zaila_da_egia_azalera_ateratzea_40_urteko_gezur_baten_ondoren.htm|izenburua=ATZEKOZ AURRERA. Xabier Irujo. Historialaria eta irakaslea «Zaila da egia azalera ateratzea, 40 urteko gezur baten ondoren»|egunkaria=Berria|data=2017-03-28}}</ref>
Hildakoen zenbaki zehatza ez da inoiz ezaguna eta alde guztien propagandak aldatua izan da.
 
Raul Arias Ramosek ''"La Legion Condor en La Guerra Civil"'' bere liburuarentzat egindako ikerketaren arabera 250 hildako izan ziren; Joan Villarroya eta J.M. Sole i Sabatek ''"España en Llamas. La Guerra Civil desde el Aire"'' bere liburuan, berriz, 300 hildako<ref>[[El Mundo]], ''"El Bombardeo de Guernica"'', ''El Mundo'', 12. Liburukia ([[2005]]eko [[urri]]a)</ref>. Iturri hauek [[Stanley Payne]] edo [[Antony Beevor]] bezalako [[historia]]lariek edota [[BBC]] edo [[El Mundo]]<ref name= mundo>[http://www.elmundo.es/elmundo/2007/04/26/espana/1177559395.html El Mundo: ''"Guernica recuerda el 70º aniversario de los bombardeos con un espíritu de paz"'']</ref> komunikabideek erabiliak izan dira.