252.596
edits
(ghfe) |
(83.38.118.231 (eztabaida) wikilariaren 5833960 berrikuspena desegin da (bandalismoa)) |
||
[[Fitxategi:Anbindestall.JPG|thumb|right|[[Behi]] haztegi bat.]]
'''Abeltzaintza''' [[lehen sektore|lehen sektore ekonomikoaren]] jarduera da, gizakiari onurak emateko [[abere|azienda]] edo [[abere]]ak zaintzeaz arduratzen dena. Animaliak haztea da, gero haien [[haragi]]a, [[esne]]a, [[larru]]a, [[Arrautza (janaria)|arrautzak]], [[ile]]a [[ezti]]a eta abar lehengaitzat erabiltzeko eta aprobetxatzeko. '''Abeltzainak''' dira lanbide hau dutenak; askotan, [[nekazaritza]]n ere jarduten dute. Abeltzaintzaren bidez, gizakiarentzat probetxuzkoak diren ezaugarri genetikoak eta jokabideak sustatzen dira animalietan. [[Arraza]] berriak selektiboki sortu eta hazten dira, animaliak lanean, kirolean, aisialdian edo ikerkuntzan erabiltzeko.
Oro har, azienda (abeltzainak hazitako abereak edo animaliak) bi taldetan sailka daitezke: azienda larria [[behi]]ak, [[behi|zezenak]] eta [[zaldi]]ak) eta azienda xehea ([[ardi]]ak, [[txerri]]ak eta [[ahuntz]]ak). Haiek ustiatuz, [[haragi]]a, [[esne]]a, [[Arrautza (elikagaia)|arrautzak]] eta bestelako [[janari|elikagaiak]] lortzen dira, bai eta [[larru]]a, [[artile]]a eta beste produktu batzuk ere.
Nekazaritzaren [[jarduera osagarri]]a da garatzen ari diren eskualdetan, eta errentagarritasun handia du eskualde garatuetan. Abeltzaintza handituz joan den jarduera bat da. Planetaren azaleraren %30 [[larre]]z estalia dago, eta azienda elikatzeko bazka sortzeko erabiltzen da landu daitezkeen lurren %33. Azken 50 urteetan haragi-ekoizpena bikoiztu egin da eta esnearen [[kontsumo]]ak gora egin du garatzen ari diren herrialdeetan.
Animalia-espezie ugarienak honako hauek dira; behi-, ardi-, txerri- eta hegazti-[[Abere|azienda]]k. Leku batzuetan ahuntz- eta zaldi-aziendak garrantzitsuak dira, [[kunikultura]] edo untxi-hazkuntza, eta erle-hazkuntza. Azken mendean, arraza hautatuak lortu dira, eta aziendari eragiten dioten gaixotasun asko daude. Teknologiari esker, ekoizpena handitu da, eta produktuak beste herrialde batzuetara garraiatzeko aukera dago.
==
* [[Sedentario (argipena)|Abeltzaintza sedentarioa]] Abeltzaintza hedatuena da. Azienda ez da aldatzen janaria lortzeko; larreak ditu edo [[pentsu]]arekin elikatzen da.
* [[Abeltzaintza nomada]] Etengabe aldatzen da lekuz larreak bilatzeko. Azienda zaintzen duten pertsonak ere aziendarekin batera aldatzen dira lekuz. Azienda urtaroen mende dago; neguan haranetara eta udan mendietara.
[[Fitxategi:Sasiardiak eta artzaia.jpg|thumb|300px|[[Sasi ardi]]ak, [[artzain]] batek zainduta.]]e5u▼
▲[[Fitxategi:Sasiardiak eta artzaia.jpg|thumb|300px|[[Sasi ardi]]ak, [[artzain]] batek zainduta.]]
== u ==▼
* [[Abeltzaintza estentsiboa]] [[Ustiategi]] handietan egiten da. Azienda kanpoan ibiltzen da, eta larre naturalen bidez elikatzen da. Inbertsio gutxi behar ditu, baina [[produktibitate]] txikia du. Produktuak herrialde garatuetan saltzeko erabiltzen dira, baita gutxiago garatuta dauden herrialdeen autokontsumorako.
* [[Abeltzaintza intentsiboa]] abeltzaintza industriala da. Espezie jakin batean espezializatutako ustiategietan egiten da. Azienda ukuiluratuta egoten da; ukuiluetan hazten da, haien elikadura, osasuna eta gizentzea kontrolatzen da.
== Azienda motak ==
* [[Behi]]-azienda edo azienda gorriaz unaiak arduratzen dira.
* [[Zaldi]]-aziendarekin zaldikoek jarduten dute.
* [[Ahuntz]]-aziendaz ahuntzainak arduratzen dira.
* [[Ardi]]-azienda edo azienda zuria zaintzen [[artzaintza|artzainak]] aritzen dira.
* [[Txerri]]-azienda edo azienda beltzarekin urdezainak dabiltza.
|