Aspis sugegorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{TaxoiDatubaseak}}
UNn poco de todo
23. lerroa:
[[Begi-nini]]ak, sugegorri guztiak bezala, bertikalak ditu. Bizkarrean sigi-saga itxurako lerroa agertzen du. Koloreak oso aldakorrak dira, adina, urte sasoia, habitata eta sexuaren arabera; gorputzeko ezkatak grisak edo horiak, urre edo kobre-kolorekoak eta, orban beltz edo berdexkadunak, ertz beltzekin izan daitezke. Alde bentrala iluna, grisaxka edo zurixka izan daiteke eta orban meheak izan ditzake.
 
== BanaketaPepe ==
Espezie [[europa]]rra dugu aspis sugegorria eta alde mediterraneo mendebaldarrean iparraldeko eskualdeak betetzen ditu<ref>{{erreferentzia|egilea= Saint Girons H. |urtea= 1997 |izenburua= Utilisation de l'espace vital par Vipera aspis (Reptilia, Viperidae) dans une region de Bocage de l'ouest de la France |aldizkaria= Bulletin de la Société Zoologique de France |alea= 84 |orrialdeak = 5-14}}</ref>. [[Frantzia]], [[Suitza]], [[Alemania]] eta [[Italia]]ko hainbat lurralde zabaletan ere ageri da. Aldi berean, zenbait irletan ([[Sizilia]], [[Elba]], [[Montecristo]]) bizi da.
 
Pirinioetan barrena egiten du eta iberiar penintsula mailan ipar-ekialdeko mendiguneetan aurkitzen da<ref>{{erreferentzia|egilea= Gosá, A. |urtea= 1997 |izenburua= Vipera aspis | bilduma= Distribución y Biogeografía de los anfibios y reptiles en España y Portugal}}</ref>, [[Pirinioaurrea|Pirinioaurreko]] arroak barne.
 
== HabitataBizitzeko lekua ==
[[Baso]]ko espezie termofiloa da. Substratu harritsuak eta hegoalderantz orientatutakoak atsegin ditu eta, hegal harritsu, baso-soilune, [[sastraka]]di bazter, nekazaritza-pista eta harresietan topa dezakegu. Sasoi epelenetan ibaiertzetan eta hezeguneetan ere aurki daiteke, bertara jotzen baitu freskatzeko. Joera menditarra duen espeziea izan arren, aspis sugegorria itsas-mailatik 2000 m-raino topatu izan da [[Iberiar sistema]]n; Frantziako isurialde pirenaikoan, berriz, 2.600 m-raino.