Hegazti: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
No edit summary |
||
18. lerroa:
'''Hegaztiak''' (''Aves'') [[animalia]] [[hankabiko]], [[odol bero]]ko, [[ornodun]] eta [[errule|obiparoak]] dira. Batzuk migratzaileak dira. Batzuetan, taldeka ibiltzen dira, hegazti-saldoetan. Hegazti txikiei '''[[hegazti|txoriak]]''' deritze eta hegaztiak aztertzen dituen zientziari [[Ornitologia]] esaten zaio.
Ornodun homeotermoen (gorputzeko berotasuna aldatzen ez zaienen) klasea da hegaztiena, ornodun guztien artean —[[arrain]]ak alde batera utzita— mota gehien dituena.
[[2014]]ko [[azaroaren 14]]an jakin zenez, [[Europa]]ko landaguneetako hegaztien populazioak beherakada handia izan zuen azken 30 urteetan, izan ere, 431 milioi txori gutxiago zeuden. XX. mendeko [[nekazaritza]] eta [[abeltzaintza]] ustiaketak eragin nabarmena izan zuen horretan, izan ere, lurren kudeaketa industrialak [[bioaniztasun]]a<ref>Araitz Muguruza, [http://www.berria.eus/paperekoa/1829/030/001/2014-11-14/kantua_isiltzeko_bidean_da.htm «Kantua isiltzeko bidean da»], ''Berria'', 2014-11-14</ref> degradatu egin baitzuen.
|