Tower Hamlets: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
24. lerroa:
XIX mendean Londresko biztanleria asko igo zen eta hiria superpopulatu zen harresien barruan. Honetaz gain 1827 urtean [[St Katharine Docks]] moilak eraiki ziren eta honek eremuko nekazari ugari erakarri zituen ontzioletako lan bila. Inmigrante ugari ere iritsi ziren, [[higanot]] [[frantses]]ak (XVII mendean), ehungile [[irlanda]]rrak, askenazi [[judu]]ak eta azkenik XX mendean [[Bangladesh]]tarrak. Gune hau mundu osoko portu nagusienetako bat izan zen, denera 50.00 langile izatera iritsi zelarik. Bestalde, 1840 eta 1875 artean Londres erdian tren geltokia egiteko txabola-auzo osoak eraitsi ziren eta han bizi zen jende behartsuak Tower Hamletsera aldatu behar izan zuen. "East End" ezizen peioratiboa eman zitzaion orduan. Egoera honek mugimendu politiko eta sozialak sortarazi zituen, hasieran sindikatuak sortuz eta XIX mendearen bukaeran [[Erresuma Batuko Alderdi Laborista]] eratuz.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ko bonbaketek gogor jo zuten auzoa. 2.271 pertsona hil ziren, 46.482 etxe suntsitu eta beste 47.574 kaltetu. 1950eko hamarkadan berriz zuzpertu ondoren, portuko industriak gainbehera jasan zuen, [[Felixstoweko portua|Felixstowe]] edo [[Harwich]] bezalako hiriko beste portu batzuekin parekatuz gero askoz ere onura edo etekin ekonomiko gutxiago zekartzalako, honek portuaren itxiera ekarri zuen 1980an.
 
Honen aurrean Gobernuak biziberritzeko plana abiatu zuen eta [[Canary Wharf]] negozio barrutia eraiki zuen. Europako etxe-orratz garaienetakoak daude bertan eta kontinenteko konpainia nagusiek egoitza ezarri dute. [[2012ko Udako Olinpiar Jokoak|2012 urteko Olinpiar Jokoetako]] Parke Olinpikoa ere bertan eraiki zen, [[Queen Elizabeth Olympic Park]] izenekoa.
 
== Auzoak ==