Hackney: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
21. lerroa:
Izenaren lehenengo aipamena XIII mendekoa da, garaiko agirietan ''Hakney'' (1231) eta ''Hakeneye'' (1242 eta 1294) eta "Hakaren uhartea" esan nahi omen du, izan ere [[Lea ibaia (Ingalaterra)|Lea ibaiaren]] padura eremuan legokeen uharte batean sortu baitzen. Garai hartan ingurune basatia zen.
 
Monasterio baten lurrak izan ziren harik eta XVI mendean Koroak lurraldea konfiskatu zuen arte. Garai hartakoa da Hackenyren armarrian agertzen den [[Saint Augustine dorrea (Hackney)|Saint Augustine dorrea]], orduan eraikitako elizatik mantentzen den egitura bakarra. [[Henrike VIII.a Ingalaterrakoa|Henrike VIII.ak]] jauregia eraiki zuen Lea ibaraien meandro batean, baina ordutik mantentzen den eraikin bakarra 1535an altxatutako Sutton House da, Sir Ralph Sadleir diplomatikoak egin zuena. 1621ean ''hackney coach'' gurdia ezarri zen eta hurrengo mendeetan antzokiak eraiki ziren bertan biztanle bihurtu ziren nobleziarentzako. 1850 hamarkadan trenbidea iritsi zen.
 
Bigarren Mundu Gerraren ondoren inmigrazio handia jaso zuen eta udalerria nabarmen handitu zen. Urbanizatzerakoan kontu handia izan zuten eta Londresko udalerri berdeena bihurtu zen, bertako 62 parke eta espazio irekiek 3'3 km²-ko azalera hartzen baitute.