«Gernikako bonbardaketa»: berrikuspenen arteko aldeak

 
==== George Steerren idatzia =====
{{aipu|Gernika, euskaldunen [[kultura]]-tradizioaren hiriburua eta [[herri]]rik zaharrena, guztiz suntsituta geratu zen atzo arratsaldean, [[matxinatuenmatxinatu]]en aireko eraso baten ondoren. Herri hori oso urruti geratzen da borroka-lerroetatik, eta bonbardaketak hiru eta laurden iraun zuen. Denbora horretan, hiru hegazkin mota alemaniarrez ([[Junkers]] eta [[Heinkel]] bonbaketariak, eta Heinkel [[ehiza-hegazkin]]ak) osaturiko aireontzidi indartsu batek etengabe bota zituen 450kg-ko [[bonba]]k, bai eta, kalkuluen arabera, 1kg-eko 3000 aluminiozko jaurtigai su-eragile ere. Halaber, ehiza hegazkinak herriaren hirigurunearen inguruan hegan aritu ziren, altuera txikian, landan babesa harturiko zibilak metrailatzeko. (...).
 
Gaur arratsaldeko ordu bietan, herrian izan naizenean, ikuskizuna lazgarria zen, oso-osorik erretzen ari baitzen. (...). Gau osoan, etxeak amildu egin dira, eta kaleak kolore gorriko zabor multzo luze eta zeharkaezinak bihurtu dira.
13.289

edits