«Gernikako bonbardaketa»: berrikuspenen arteko aldeak

 
Oro har, [[Gernika-Lumo|Gernikako]] [[1930eko hamarkada]]n eratutako bonbardaketekiko izua areagotu zuen, etortzekotan zegoen [[Bigarren Mundu Gerra]]n hiriak mapetatik kendu zezakeen erasoaldia.
 
==== George Steerren idatzia =====
{{aipu|Gernika, euskaldunen [[kultura]]-tradizioaren hiriburua eta [[herri]]rik zaharrena, guztiz suntsituta geratu zen atzo arratsaldean, [[matxinatuen aireko eraso baten ondoren. Herri hori oso urruti geratzen da borroka-lerroetatik, eta bonbardaketak hiru eta laurden iraun zuen. Denbora horretan, hiru hegazkin mota alemaniarrez ([[Junkers]] eta [[Heinkel]] bonbaketariak, eta Heinkel [[ehiza-hegazkin]]ak) osaturiko aireontzidi indartsu batek etengabe bota zituen 450kg-ko [[bonba]]k, bai eta, kalkuluen arabera, 1kg-eko 3000 aluminiozko jaurtigai su-eragile ere. Halaber, ehiza hegazkinak herriaren hirigurunearen inguruan hegan aritu ziren, altuera txikian, landan babesa harturiko zibilak metrailatzeko. (...).
 
Gaur arratsaldeko ordu bietan, herrian izan naizenean, ikuskizuna lazgarria zen, oso-osorik erretzen ari baitzen. (...). Gau osoan, etxeak amildu egin dira, eta kaleak kolore gorriko zabor multzo luze eta zeharkaezinak bihurtu dira.
 
Bonbardaketa nola egin den, suntsipena nolakoa izan den eta hautaturiko helburua zein izan den kontuan hartuta, Gernikaren aurkako erasoak ez du parekorik historia militarrean. Gernika ez zen [[helburu]] militarra. Herritik kanpo, gerra-materiala ekoizteko [[fabrika]] bat dago, eta oso-osorik geratu da.
 
Gauza bera esan daiteko [[gudari]]entzako bi barrakoiri buruz, herritik gertu egon arren ez baitituzte suntsitu. Herria oso urruti dago borroka-lerroetatik. Antza denez, biztanleria zibila adoragabetu eta euskal arrazaren sorlekua suntsitu nahi zuten bonbardaketaren bidez. Gertaera guztiek, ekintza egiteko hautaturiko eguna barne, iritzi hori berresten dute.|George Steer, ''[[The Times]]'', 1937ko apirilak 27}}
 
=== [[Espainia]]ko komunikabide eta politikariak ===
12.789

edits