«Safaviden dinastia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Otomandarrek Persiari eraso zioten, haien erlijio heretikoaren aitzakia harturik. Eta, horrekin batera, emirrerri turkomanoen presioari ere aurre egin behar izan zion Persiak. Ismailen ondorengo [[Tahmasp I.a]]k, [[1524]]-[[1576]] bitartean agindu zuenak, turkiarren kontrako borrokan jarraitu zuen, [[habsburgotar]]rekin bat eginda; otomandarrek, berriz, hitzarmena sinatu zuten Frantziako errege [[Frantzisko I.a Frantziakoa|Frantzisko I.arekin]]. Otomandarrek askoz ere indar gehiago zutela bistan da, eta horren ondorioz hainbat lurralde galdu zituen Persiak; [[Irango goi-ordokia]] baino ez zitzaion gelditu, [[Bagdad]] galdu eta [[1555]]ean Amasiako hitzarmena sinatu ondoren.
 
Persiaren garai oparoena [[XVII. mende]]a izan zen, [[Abbas I.a Persiakoa|Abbas I.a Handiaren]] agintaldia ([[1587]]-[[1629]]); Abbasek, Konstantinoplako bake hitzarmena sinatu ondoren, ipar-ekialderantz zabaldu nahi izan zituen bere inperioaren lurrak. Ingelesen laguntzarekin gudarostea berrantolatu zuen eta erasoari ekin zion: [[Kandahar]] hartu zuen, portugaldarrak Ormuztik egotzi zituen eta Bagdad eta Irak kendu zizkien otomandarrei. Abbas I.ak [[Isfahan]]en jarri zuen erresumaren hiriburua eta gizartea eta ekonomia eraberritu zituen. Haren ondorengoak ordea, [[Safi I.a]] ([[1629]]-[[1642]]) eta [[Abbas II.a]] (1642-[[1667]]), oso ahulak izan ziren, eta gortean istilu ugari sortu izanaz baliatu ziren safavien etsaiak. Horrela, [[Mahmud Hotak]] afganiar emirraren esku gelditu zen IspahanIsfahan [[1722]]an.
 
1722an Mahmud Hotak Persiako [[xahanxah]] izendatu bazuten ere, Safavi Inperioaren iparraldeko probintziak [[Bukhara]]ko turkomanoen esku zeuden, errusiarrek aginpidea zuten [[Kaspiar itsasoa]]ren hegoaldean, eta otomandarren eragina agertu zen berriro [[Azerbaijan]], [[Armenia]] eta [[Mesopotamia]]n. Etsai haiek guztiek ekarritako hondamena zela-eta, Mahmud Hotaken ondorengo [[Axraf Hotak|Axrafi]] ez zitzaion turkiarren sultana jaun bakar gisa onartu beste aukerarik gelditu, eta persiarrak [[sunismo]]ra bihurtuko zituela agindu behar izan zuen, orobat. Egoera horri erantzuten lehenak iparraldeko leinuak izan ziren; [[Nadir Xah|Nadir]] buruzagi nomadaren aginduetara, [[Tahmasp II.a]] izendatu zuten errege [[1729]]an, afganiarren nagusitasunari uko egin, Azerbaijan, Armenia eta Georgia turkiarren mendekotasunetik askatu eta Errusiak kendu zizkien probintziak berreskuratu ondoren. [[1736]]an Nadir-ek [[Abbas III.a]] eraitsi zuen eta bere burua errege izendatu zuen, [[Nadir Xah]] izenaz. Era horretan, Safavi dinastia amaitu eta [[Axfar dinastia]] hasi zen.
34.912

edits