Safaviden dinastia: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
No edit summary |
||
4. lerroa:
| hasiera urtea=[[1501]]
| amaiera urtea=[[1736]]
| gobernua=Monarkia
| bandera=Safavid_Flag.png
| armarria=Lion_and_Sun_Emblem_of_Persia.svg
16. lerroa:
| a2= [[Ak Koyunlu]]
| a2 bandera= blank.jpg
| o1= [[Hotaki dinastia]]
| o1 bandera = Black_flag.svg
| o2= [[Errusiar Inperioa]]
| o2 bandera = Flag_of_Russia.svg
| o3= [[Otomandar Inperioa]]
| o3 bandera = Ottoman flag.svg
| o4=
| hiriburua=[[Tabriz]] <small>([[1501]]–[[1555]])</small><br />[[Qazvin]] <small>(1555–[[1598]])</small><br />[[Isfahan]] <small>(1598–[[1736]])</small>
| hiriburu mota=Hiriburuak
| hizkuntza=[[persiera]] (ofiziala), [[azerbaijanera]]
| erlijioa=[[xiismo]]a
| eremua=
| biztanleria=
| dirua=Tuman
}}
'''Safavi dinastia''' ({{lang-fa|دودمان صفوی}}, ''Dudmān e Safavi'', [[azerbaijanera]]z: صفويلر سولالهسى, ''Səfəvilər sülaləsi'') [[Iran]]go leinu [[xiismo|xiita]] izan zen, 1501-1736 bitartean herrialdean agindu zuena. Haren ekiteari esker gorpuztu zen Persia modernoa, egungo Iranen aitzindari izan zen estatua, eta sinesmen xiitari esker iraun zuten baturik inperio haren barnean zeuden herriek.
== Historia ==
[[VII. mende]]tik [[XIII. mende]] hasierara arabiarren eta [[Seljuktar Inperioa|turkiar seljuktarren]] esku egon zen Persiako lurraldea eta hango herritarrak [[islam]]era bihurtu ziren. Persia Inperio Islamiko Unibertsal baten parte izan zen, baina dinastia askoren eragina izan zuen beti.
Safaviak [[Safi-ad-din Ardabili]] ([[1253]]-[[1334]]) [[xeik]] [[kurdu]]aren ondorengoak ziren<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.iranicaonline.org/articles/ebn-bazzaz |izenburua= Ebn Bazzaz| argitaletxea= Encyclopaedia Iranica, VIII/1, p. 8, iranicaonline.org |sartze-data=2017-3-23}}</ref>; [[1399]]an utzi zuten ordena [[sufismo|sufia]] eta [[xiismo]]ra bihurtu ziren. [[1488]]an, otomandarren aurka zeuden turkiar herri guztiak bildu zituen [[Ismail I.a|Ismail]] buruzagi safaviak eta, Persiako mendebaldeko osteak garaitu ondoren, xah titulua jaso zuen [[1501]]ean. ▼
▲Safaviak [[Safi-ad-din Ardabili]] ([[1253]]-[[1334]]) [[xeik]] [[kurdu]]aren ondorengoak ziren<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.iranicaonline.org/articles/ebn-bazzaz |izenburua= Ebn Bazzaz| argitaletxea= Encyclopaedia Iranica, VIII/1, p. 8, iranicaonline.org |sartze-data=2017-3-23}}</ref>;
Otomandarrek Persiari eraso zioten, haien erlijio heretikoaren aitzakia harturik. Eta, horrekin batera, emirrerri turkomanoen presioari ere aurre egin behar izan zion Persiak. Ismailen ondorengo [[Tahmasp I.a]]k, [[1524]]-[[1576]] bitartean agindu zuenak, turkiarren kontrako borrokan jarraitu zuen, [[habsburgotar]]rekin bat eginda; otomandarrek, berriz, hitzarmena sinatu zuten Frantziako errege [[Frantzisko I.a Frantziakoa|Frantzisko I.arekin]]. Otomandarrek askoz ere indar gehiago zutela bistan da, eta horren ondorioz hainbat lurralde galdu zituen Persiak; [[Irango goi-ordokia]] baino ez zitzaion gelditu, [[Bagdad]] galdu eta [[1555]]ean Amasiako hitzarmena sinatu ondoren.
Persiaren garai oparoena [[XVII. mende]]a izan zen, [[Abbas I.a Persiakoa|Abbas I.a Handiaren]] agintaldia ([[1587]]-[[1629]]); Abbasek, Konstantinoplako bake hitzarmena sinatu ondoren, ipar-ekialderantz zabaldu nahi izan zituen bere inperioaren lurrak. Ingelesen laguntzarekin gudarostea berrantolatu zuen eta erasoari ekin zion: [[Kandahar]] hartu zuen, portugaldarrak Ormuztik egotzi zituen eta Bagdad eta Irak kendu zizkien otomandarrei. Abbas I.ak [[Isfahan]]en jarri zuen erresumaren hiriburua eta gizartea eta ekonomia eraberritu zituen. Haren ondorengoak ordea, [[Safi I.a]] ([[1629]]-[[1642]]) eta [[Abbas II.a]] (1642-[[1667]]), oso ahulak izan ziren, eta gortean istilu ugari sortu izanaz baliatu ziren safavien etsaiak. Horrela, [[Mahmud Hotak]] afganiar emirraren esku gelditu zen Ispahan [[1722]]an.
1722an Mahmud Hotak Persiako [[xahanxah]] izendatu bazuten ere, Safavi Inperioaren iparraldeko probintziak [[Bukhara]]ko turkomanoen esku zeuden, errusiarrek aginpidea zuten [[Kaspiar itsasoa]]ren hegoaldean, eta otomandarren eragina agertu zen berriro [[Azerbaijan]], [[Armenia]] eta [[Mesopotamia]]n. Etsai haiek guztiek ekarritako hondamena zela-eta, Mahmud Hotaken ondorengo [[Axraf Hotak|Axrafi]] ez zitzaion turkiarren sultana jaun bakar gisa onartu beste aukerarik gelditu, eta persiarrak [[sunismo]]ra bihurtuko zituela agindu behar izan zuen, orobat. Egoera horri erantzuten lehenak iparraldeko leinuak izan ziren; [[Nadir Xah|Nadir]] buruzagi nomadaren aginduetara, [[Tahmasp II.a]] izendatu zuten errege [[1729]]an, afganiarren nagusitasunari uko egin, Azerbaijan, Armenia eta Georgia turkiarren mendekotasunetik askatu eta Errusiak kendu zizkien probintziak berreskuratu ondoren. [[1736]]an Nadir-ek [[Abbas III.a]] eraitsi zuen eta bere burua errege izendatu zuen, [[Nadir Xah]] izenaz. Era horretan amaitu zen Safavi dinastia.
== Erreferentziak ==
|