Gizarte estratifikazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
54. lerroa:
=== Karl Marxen interpretazioa ===
[[Fitxategi:Pyramid of Capitalist System.jpg|thumbnail|1911ko ''Sistema kapitalistaren piramidea'' marrazkia, [[Kapitalismoaren kritika|kapitalismoaren kritika]] sozialistaren eta gizarte estratifikazioaren adibidea. Goitik behera: ''gobernatzen zaituztegu'', ''engainatzen zaituztegu'', ''tiro egiten dizuegu'', ''zuen ordez jaten dugu'', eta azpian, ''denon lana egiten dugu'' eta ''denak elikatzen ditugu'']]
Marx-enMarxen arabera bi gizarte klase dira funtsezkoak gizarte kapitalistan: burgesia edo klase kapitalista, alde batetik, eta langileria, bestetik. Ekoizpenerako bitartekoen jabea da burgesia, hau da, haren esku daude kapitala, lantegia edo enpresa, ekoizpenerako tresnak, eta abar; ekoizleek osatzen dute langileria, eta beren lan indarra saltzen dute soldata baten truke. Gizarte eredu hau ez da berdintasunean oinarritzen eta zapaltzailea da era berean, klase jabea ekoizpenerako bitartekoen gainean duen kontrolaz baliatzen baita ekoizle gehienek lanean sortu duten gainbalioa edo soberakina eskuratzeko. Gainera, ekoizpenerako bitartekoen kontrolaren eskutik dator menderatze politikoa. Halatan, klaseen arteko banakuntzak jabetzaren eta, aldi berean, boterearen banakuntza dakar ezinbestean, eta klaseek zapaltzaileen eta zapalduen arteko erlazioa deskribatzen dute.
 
Harreman hauetan, interes kontrajarriak sortzen dira klaseen artean, eta interes horien arabera sortzen da klaseen arteko gatazka.
 
Harreman horien ondorioz, eta Marx-ekMarxek kapitalismoaren barruan sumatu zituen kontradikzio ekonomikoek ere bultzatuta (kapitalaren kontzentrazio prozesuak eragiten ditu, batez ere, kontradikzio horiek.
 
Elkarte anonimo bihurturiko enpresen hazkundea da prozesu horren erakusgarri bat), kapitalismoaren estadio aurreratuenetan langileria bere egoeraren kontzientziaren jabe egingo da eta horrenbestez sortuko da [[klase borroka]]. Halatan sortuko da kapitalismotik berdintasunean oinarrituriko gizarte eredu bat, klaserik gabeko gizartea: komunismoa.
 
Erantsi beharra dago ekoizpenerako bitartekoen jabetza harremanetan oinarrituriko klase eredu dikotomiko hau gizarte mota historiko bakoitzean gertatu dela eta, Marx-ekMarxek berak aitortu zuen bezala (bere historia lanetan bereziki: ''[[Luis Bonaparteren lainoteko 18a]]'' eta ''[[Klase borroka (liburua)|Klase borroka]]'' [[Frantzia]]n 1848-1850 bitartean), klase menderatzailearen eta klase menderatuaren artean badira trantsizio-klase batzuk, gizarte gatazka larrietan disolbatu eta bi klase antagonikoetako baterantz lerratzen direnak. Kapitalismoaren kasuan, esate baterako, klase ertainen estratu beherenak –industrialari txikiak, dendariak, errentistak, eskulangileak eta nekazariak– langileriaren lerroetara makurtuko lirateke, ez bailukete merkatu kapitalistan lehiatzeko gaitasunik edukiko; izan ere, kapitalista handien esku egongo litzateke merkatua eta aukera izango lukete horrenbestez bitartekoetan, batez ere teknologikoetan, kapital inbertsio gero eta handiagoak egiteko, eta ekoizpena emendatuko litzatekeen heinean merketuko litzateke merkaturaturiko produktua.
 
=== Max Weberren teoria ===
 
Max Weber-ekWeberek gizarte klaseen gainean bideratu zuen interpretazioak baldintza ekonomiko objektiboak ditu oinarri nagusia, Marxenean bezala, baina aintzat hartu zituen era berean beste faktore batzuk, hala nola ezagutza teknikoak eta agiriak (tituluak edo diplomak) edo pertsonek irits ditzaketen lan moldeei eta, horrenbestez, soldata eta lan egoerari dagozkien kualifikazioak.
 
Lau klase bereizi zituen: – klase jabea, – intelligentsia edo administrazio eta gestio klasea, – burgesia txiki tradizionala edo negozio pertsona eta merkatari txikien klasea, eta – langileria.
76. lerroa:
Definizioz, alderdi batera biltzen dira jatorri, asmo edo interes komun dituzten gizabanakoak, eta haien bidez adieraz daitezke desberdintasun ekonomikoak edo klaseak, ideia nazionalistak, erlijiosoak, eta abar.
 
Weber-enWeberen argudioaren arabera, estatusen edo alderdien arteko aldeak klase banaketaren adierazgarritzat har daitezke azken batean, baita klase bat estatusen eta alderdien eraginpean dagoenean ere; bestalde, eragina izan dezakete bi faktore horiek gizabanako eta giza taldeengan eta, horrenbestez, klase batengan. Marx-eneanMarxenean, ordea, klaseen arteko banaketaren ondorioak dira estatusen arteko aldeak eta alderdi politikoak.
 
XX. mendean zehar, industria gizarte aurreratuenen joeren arabera moldatu eta egokitu dira bi teoria klasiko hauek.
96. lerroa:
Bi dira industria gizarte aurreratuenetako klase sistemen gaineko interpretazio teoriko nagusi eraginkorrenak. M. Weberek eta K. Marxek aurkeztu zituzten eskemetan oinarritzen dira biak. Teoria eklektikoak dira, bi autoreen elementuak hartzen dituztelako, eta aintzat hartzen dituzten elementu marxisten edo webertarren ondoko joera gisa azaltzen dira oroz gainetik. II. Mundu Gerraz geroztik gizarte kapitalistetako klase sistemetan gertatu diren aldaketak dituzte bi joerek aztergai. Besteak beste, elkarrekiko harremanetan diharduten bi prozesuren garapenak sorrarazi dituzte aldaketa hauek. Alde batetik, Ongizate Estatuaren araberako gizarte politikak bideratu dira (1980. urteetan gertatu da hori Espainian); ekonomia kapitalistak eragiten dituen gizarte desberdintasunak murrizteko bideratzen diren neurri hauen bitartez, gizarte segurantza, zerbitzuak eta laguntzak ematen zaizkio biztanleen oinarrizko premiei (etxebizitza, osasuna, hezkuntza, errenta) erantzun ahal izateko. Horregatik dira gero eta beharrezkoagoak ongizatearen langile deiturikoak, hau da, gizarte zerbitzuetako langileak.Beste aldetik, kudeaketan oinarrituriko kapitalismoa garatu da; nagusi dira, beraz, enpresa eta elkarte anonimo handiak, haien gidaritzan dihardute esku langile ez diren enplegatuek, hala nola zuzendariek, administrazio buruek, marketing adituek eta, oro har, maila handiko profesionalek, eta enpresa jabeak ez diren arren, haien esku eta jarduerapean dago neurri handi batean ekoizpen sistemaren gaineko kontrola.
 
[[John Goldthorpe]]-k eta beste batzuek klase banakuntzaren gainean bideratu duten eskema teoriko «neowebertarrari» jarraiki, lanbide mailaren araberako taldeak hartzen dira kontuan, hau da, gizabanakoek dituzten diru-sarrerak, enplegu maila, segurtasun ekonomikoa eta baliabide ekonomikoetan aurrera egiteko gaitasuna hartzen dira kontuan gizarte taldeak bereizterakoan; banakuntza honetan eragina du, halaber, kide bakoitzak ekoizpen prozesuaren aginte eta kontrol sistemetan duen lanbide edo kokalekuaren estatusak. Ikuspegi honetatik, bestelako lanbideak dituzte «iturgin autonomo» batek, «maisu iturgin» batek eta «iturgin enplegatu» batek.
 
Talde horietan hiru maila edo klase bereizten dira: zerbitzu klaseak aginte jarduera eta kualifikazio autonomoa dituzten lanbideak hartzen ditu bere baitan; soldata eta promoziorako bide eta aukera bereziak ditu klase honek. Hauen artean daude profesionalak, administrazio langileak eta goi eta behe mailako funtzionarioak; enpresa handi eta txikietako zuzendariak; jabe handiak; goi mailako teknikariak; eta esku langile ez diren enplegatuen ikuskatzaileak.
104. lerroa:
Azkeneko klasean dago langileria, hau da, esku langileak.
 
Pentsamendu honen ildotik azpimarratu beharra dago [[Frank Parkin]]-en ekarpena. Haren ustez, jabetza da klase egituraren oinarria, baina berak gizarte itxitura deitu duenak har ditzakeen itxuretako bat baizik ez da hori. Zera da itxitura hori, gizarte taldeek baliabideen kontrol esklusiboari eusteko bideratzen duten prozesua itxia, guztiz mugatzen baitute haietarako sarrera. Jatorri etnikoa, hizkuntza edo erlijioa –Weber-ek–Weberrek estatusarekin lotu zituen aspektuak hirurak– erabil daitezke gizarte itxitura sortzeko.
 
[[Erik Olin Wright]]-ek klase banaketaren gainean diseinatu zuen eskema teoriko «neomarxistaren» arabera, hiru kontrol dimentsio bideratu ditu egungo ekoizpen kapitalistak baliabide ekonomikoen gainean: inbertsioen edo kapitalaren gaineko kontrola, ekoizpenerako bitarteko fisikoen gaineko kontrola (lurra, lantegiak, makinak edo bulegoak) eta lan indarraren gaineko kontrola, eta haien arabera zehazten diraegungo gizarte klaseak. Klase kapitalistak hiru dimentsioetan hedatzen du bere kontrola eta langileriak ez du inolako kontrolik bideratzen. Bien artean dago klase ertaina, kokaleku anbiguoan dauden lanbide taldeek osatua, kontradikziozko klase egoeretan dauden taldeak hain zuzen ere, Wright-enWrighten arabera, eragina izan baitezakete ekoizpenaren arlo batzuetan, kontramaisuek edo buruek langileen gainean adibidez, baina ukatu egiten baitzaie beste edozeren kontrola, makinen kontrola esate baterako.
 
Teoria horiez gainera, aipagarria da [[Pierre Bourdieu]]-ren ekarpena. Gizarte klasearen kontzeptua zehazterakoan, bereziki azpimarratzen ditu taldeen kontsumo ereduak, kultura eta bizimodua, jabetzaren eta ekoizpenerako bitartekoen kontrolaren aldean. Halatan, bizi baldintzen arabera bereizten diren gizarte taldeak dira Bourdieur-eneanBourdieurenean gizarte klaseak, eta osagai hauek bereizten ditu bizi baldintzen artean: gizabanako edo giza talde batek daukan kapital ekonomikoa, edo baliabide ekonomikoak –diru sarrerak, ondasunak–, eta kapital kulturala, batez ere heziketaren bidez hartua, kapital ekonomikoa ziurtatu edo hartarako sarrera erraz dezakeelako.
 
Adibidez, klase nagusiaren artean, burgesia –maila handia kapital ekonomikoan eta maila apala kapital kulturalean– eta intelektualak –maila handia kapital kulturalean eta maila apala kapital ekonomikoan– bereizten ditu. Hala ere, burges gazteenek kapital maila handia izan ohi dute ekonomian eta kulturan.
123. lerroa:
Prozesu horien artean, aipagarria dugu [[Ongizate-gizarte|Ongizate Gizartea]] agintzen zuen ereduaren krisia, lan merkatuaren liberalizaziorantz zuzenduriko politikek argiro erakusten diguna: izan ere, neurri horien eraginez emendatu dira lanpostuen behin-behinekotasuna eta epe laburreko edo lanaldi partzialeko kontratuak, hazi da legez kanpoko ekonomiaren edo adierazi gabeko lanaren eremua, eta hedatu da azpienplegua edo behe mailako enplegua, maila goragoko pertsonek soldata apalak jasorik bideratzen dutena; arian-arian murriztu dira gizarte babeserako baliabideak –langabetuentzako prestazioak, jubilazioak, alargun pentsioak, eta abar– eta pribatizatuz joan dira zerbitzu publikoak. Kontuan hartu beharreko beste prozesu batzuk ditugu industria hustutzea eta ekoizpen sistemen eraberritze teknologikoa, enplegua galarazi eta pertsona langabetuen, eta batez ere luzaz lan gabe daudenen, kopurua emendarazi duena.
 
Prozesu hauen argitara suma daiteke, Pahl-enPahlen arabera, gizarte polarizaziorako prozesu bat, ondorioz bi familia mota sorrarazten duena. Alde batean daude gutxienez kide baten aldetik lan egonkorra eta diru sarrera finkoak dituzten familiak, eta bestean ezein kideren aldetik soldatapeko lanik ez duten familiak, hau da, diru sarrerarik ez duten familiak. Urritasuna eta pobrezia espiral negatibo baten barnean murgiltzen dira hauek, gizartetik kanpo bizi direlako eta erraz honda daitezkeelako.
 
Halatan, polarizazio giro honetan familia batzuek gero eta abantaila ekonomiko handiagoak dituzten bitartean, beste batzuek handiagoak dituzte desabantailak. Grafikoki, tipula itxura zuen gizarte egitura, hau da, oso erdigune lodia –klase ertaina– eta bi mutur oso txiki, antzekoak tamainan –goi klasea eta behe klasea–, hondar-erloju baten itxura hartzen ari da bere bilakaeran, muturrak gero eta lodiagoak eta, horrenbestez, erdigunea gero eta meheagoa. Prozesu hau deskribatzerakoan, kontuan hartu da batez ere klase ertaineko sektore batzuk langile bihurtu izana –proletarizazioa deitzen zaio prozesu honi–, giza balioetatik eta kualifikazio ereduetatik kanpo geratu baita eginiko lana, errepikatze lanetan aritzen ziren bulego langileen arloan gertatu den bezala. Bistan denez, prozesu hauek gizarte dual bat bultzatzen ari dira, eta gero eta handiagoak dira gizarte klaseen arteko bereizkuntzak. Pobrezia eta gizarte baztertzea dira gizartearen dualizazio prozesu honen ageriko ondorioak industria gizarte aurreratuetan.
148. lerroa:
Gizarte baztertzea kontzeptuak pobrezia eta marjinazio egoerak hartzen ditu bere baitan, baina urrunago ere jotzen du, desabantaila ekonomikoko egoerak ez ezik, gizarte bizitzan parte hartu ezina eta hiritarrek dituzten eskubideak eduki ezina ere aintzat hartzen dituelako.
 
Gizarte baztertzea dago gizabanako edo familia batek gizartean integraturiko pertsona baten bizitzaren funtsezko alderdiren baterako aukerarik ez duenean. Hona hemen alderdi horietako batzuk: legezko herritartasuna eta integrazio zibila bideratzen duen sistema demokratikoan esku hartzeko aukera; nork bere enplegua eta baliabideak edukitzeko aukera, integrazio ekonomikoari begira; gizarte ongizaterako sisteman esku hartzeko aukera, gizarte integrazioari begira; eta familia eta gizarte komunikaziorako aukera, gizarte harremanetan integratu ahal izateko. Halatan, hainbat alderdi dituen kontzeptua da gizarte baztertzea. Oro har, arazo honek eragin handiagoa du langabezia luzaz pairatzen ari diren pertsonengan, senideren baten ardura duten 65 urtetik gorako pertsona adindunengan, aterperik ez dutenengan, alkoholikoengan, eta senideen ardura partekatu gabe dituzten emakumeengan, pobreziaren eta gizarte baztertzearen feminizazio prozesuaren ondorioz. Baina gero eta eragin handiagoa du halaber haurrengan, pobreen artean gero eta nabarmenagoa baita haien presentzia.Azpiklasea dugu pobreziarekin lotzen den beste kontzeptu bat. Tradizio soziologiko anglo-saxoiak askotan erabili duen kontzeptu honek bereziki azpimarratzen du hiriguneetako pobreziaren etnia eta arraza izaera, Ipar Ameriketan batez ere. Lewisek plazaratu zuen pobreziaren kultura kontzeptuaren kasuan bezala, ez ditu bereziki aipatzen pobreziaren alderdi materialak, baizik eta, batez ere, pobreen arteko gutxiengo batek gizartearen aurka bideratzen dituen jokabide patologikoak. Gutxiengo horretan aurki daitezke gizonezko gazteak eta talde etnikoak eta, era berean, gaizkile drogazaleak, eskola porrota pairaturiko gazteak, aterperik gabeko pertsonak eta alkoholikoak. Hala ere, Wilson-enWilsonen aburuz, gizonezko afroamerikar gazteen langabeziak sorrarazi du azpiklase berri hau, lanerako aukerarik gabe baitaude gazte horiek hirietako aldaketa ekonomikoengatik eta enplegu berri baterako kualifikazio ezagatik.
 
Depresioak jotako hiriguneetara biltzen dira nagusiki azpiklase horretako kideak, eta gizartetik kanpo bizi dira; modu horretan galdu dute gizartearen ordezkari diharduten pertsona eta erakundeekiko harremanetarako aukera. [[Robert Castel]]-ek bere Gizarte arazoaren metamorfosia obran adierazten duenez, gizarte baztertzeaz baino egokiagoa litzateke desafiliazioaz edo kidetasun galtzeaz hitz egitea, bereziki azpimarratu nahi baitu gizarte dual batera garamatzan eta, horrenbestez, herritasun kontzeptua baliorik gabe uzten ari den lotura galtze sakon baten presentzia. Langabezia eta behartasuna dira egungo gizartearen arazo nagusia, lana baita gizarteratze globalerako ezinbesteko bitartekoa; hura gabe, esparru politiko-zibiletik at geratzen dira gizabanakoak.
 
Azterketa horretan, hiru eremu bereizten ditu Castel-ekCastelek integraziotik baztertzera eraman gaitzakeen sekuentzian.
 
Integrazio eremua da lehena, hartan daude lan egonkorra eta familia, auzo eta abarretan harreman egokiak dituzten gizabanakoak, garrantzi txikiko arazo psikologikoak eta ekonomikoak ere badituzketenak. Aitzitik, bigarren eremuak, «eremu ahula» deituak, ez du egonkortasunik, behartasuna, lan txikiak, aldian behineko lana eta langabezia baititu ezaugarri. Harremanei dagokienez, oso hauskorrak dira askotan eremu honetako familia eta gizarte euskarriak. Azkenik, marjinazio edo baztertze eremua deitzen dio hirugarren eremuari; lan gabezia eta gizarte bakartzea dira haren ezaugarri nagusiak.