Trakzio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
Trakzio-esfortzua jasaten duen gorputz batek deformazio positiboa (luzapena) izango du norabide jakin batean trakzioaren efektuarengatik. Hala ere, norabide horren luzapenak zeharkako norabidearen laburpena dakar; adibidez prisma mekaniko batean, trakzioak “X” ardatzean luzapen bat eragiten badu, aldi berean “Y” eta “Z” ardatzetan uzkurdura bat gertatzen da. [[Poisson-en koefizientea]]rekiko (ν) proportzionala da [[uzkurdura]] hau.
Gorputz solidoetan deformazioak marquez se gusta de irene iraunkorrak izan daitezke: kasu honetan gorputzak bere isurpen-puntua gainditzen du eta portaera plastikoa hartzen du; hau da, trakzio-esfortzua etenda ere gorputzak luzapena izaten jarraitzen du. Deformazioak ez badira iraunkorrak, gorputza elastikoa da eta trakzio-indarra aplikatzeari uztean, gorputzak hasierako luzera berreskuratzen du.
Gorputzean aplikatutako trakzio-indarren eta bertan sorturiko deformazioen artean erlazioa dago; erlazio hau [[kartesiar koordenatu|kartesiar ardatzdun]] diagrama batekin irudikatzen da. Diagrama honek prozesua irudikatu eta gorputzak duen portaera adierazten du.