Seljuktarren dinastia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q3708255 orrian
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
3. lerroa:
 
== Historia ==
Dinastia [[Seljuk]] buruzagiak sortu zuen [[X. mendea]]n. Haren agintepean, [[Sir Daria|Syr Daria]] ibaiaren lurretara aldatu ziren ''oghuz'' turkiarrak eta musulman [[sunismo|sunni]] bihurtu ziren. [[1055]]. urtean, [[Toghril Beg]], lehen seljuk errege garrantzitsua, [[Bagdad]] hiriaz jabetu zen, eta [[Alp-Arslam]] haren ondorengoak [[Armenia]] konkistatu ([[1064]]). [[Siria]] aldera hedatu zen haren eragina, [[Alepo]] hiriraino, eta [[Bizantziar Inperioa|bizantziarrak]] menderatu zituen [[Manzikerteko gudua|Manzikerteko Guduan]]n ([[1071]]). [[Malik Shah]] ondorengo erregeak ([[1072]]-[[1092]]) [[Anatolia|Asia Txikiko]] alde handiena bereganatu zuen, eta [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] itsasotik [[Turkestan]]eraino zabaltzen zen inperio bat eratu zuen. Asasinoen[[Asasino]]en eta [[xiismo|xiiten]] aurka izan zituen borroka handiengatik ere, ortodoxia sunnia zabaldu zuen inperioan, horretarako sortu zituen [[madrasa]] edo eskolen bitartez. [[Malik Shah]] hil ondoren banatu zen inperioa. [[Sanjar]]ek ([[1096]]-[[1157]]) hartu zuen ekialdea, eta Persiako sultanerria sortu zuen ([[1194]]an amaiatu zen seljuk dinastia Persian).
 
Siriako seljuk printzerriak berehala arabiartu ziren: [[Damasko]] ([[1104]]), Alepo ([[1117]]), baina [[Asia Txikiko sultanerria]], bizantziarren edo, arabiarrek deitu bezala ''rumen'', lurraldea okupatu zuena, biziki indartu zen [[Manzikerteko gudua|Manzikerteko Guduaren]] ondoren ([[1071]]), eta egungo turkiarren lurraldea gorpuztu zen han. Seljuktarrak bizantziarren, [[Gurutzadak|gurutzatuen]], turkiar danishmendiarren eta [[armenia]]rren aurka borrokatu ziren. [[1080]]. urtetik aurrera, Asia Txikiko kostaldea utzi eta Anatoliako mendietara jo behar izan zuten, gurutzatuei ezin eutsi zietela. [[XII. mendea]]n, biderik gabe geratu ziren gurutzatuak Anatolian barrena, eta [[Kilij Arslan II.a]]k ([[1155]]-[[1192]]) erabat menderatu zituen danishmendiarrak eta Anatoliako turkiarren buruzagi nagusi geratu zen bizantziarren, gurutzatuen eta ekialdeko armeniarren aurrean.