Gizarte estratifikazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
54. lerroa:
 
=== Karl Marxen interpretazioa ===
[[Fitxategi:Pyramid of Capitalist System.jpg|thumbnail|1911ko "''Sistema kapitalistaren piramidea"'' marrazkia, [[Kapitalismoaren kritika|kapitalismoaren kritika]] sozialistaren eta gizarte estratifikazioaren adibidea. Goitik behera: ''gobernatzen zaituztegu'', ''engainatzen zaituztegu'', ''tiro egiten dizuegu'', ''zuen ordez jaten dugu'', eta azpian, ''denon lana egiten dugu'' eta ''denak elikatzen ditugu'']]
Marx-en arabera bi gizarte klase dira funtsezkoak gizarte kapitalistan: burgesia edo klase kapitalista, alde batetik, eta langileria, bestetik. Ekoizpenerako bitartekoen jabea da burgesia, hau da, haren esku daude kapitala, lantegia edo enpresa, ekoizpenerako tresnak, eta abar; ekoizleek osatzen dute langileria, eta beren lan indarra saltzen dute soldata baten truke. Gizarte eredu hau ez da berdintasunean oinarritzen eta zapaltzailea da era berean, klase jabea ekoizpenerako bitartekoen gainean duen kontrolaz baliatzen baita ekoizle gehienek lanean sortu duten gainbalioa edo soberakina eskuratzeko. Gainera, ekoizpenerako bitartekoen kontrolaren eskutik dator menderatze politikoa. Halatan, klaseen arteko banakuntzak jabetzaren eta, aldi berean, boterearen banakuntza dakar ezinbestean, eta klaseek zapaltzaileen eta zapalduen arteko erlazioa deskribatzen dute.