== Biografia ==
el tio era un papote malote
=== Gaztaroa ===
Leonardo di ser Piero da Vinci [[1452]]ko [[apirilaren 15]]ean jaio zen Anciano herrian, Vinci hiritik gertu, [[Florentzia]]tik mendebaldera. Ser Piero, inguru hartako familia entzutetsu eta dirudun bateko kidea, eta Caterinaren, bertako nekazari umila, sasiko semea.
Leonardo da Vincik jaio zen herrixkan bertan pasa zituen aurreneko urteak, inguruko larreetan bizi ziren [[sugandila]], [[kilker]], [[ipurtargi]] eta bestelako animaliekin jolastuz, haurtzarotik aberatsa zuen irudimena are gehiago landuz. Ez da garai hartako Leonardoren deskribapenik gure garaietaraino iritsi, baina haren lana aztertu zuten aurreneko autoreen ustez, horien artean [[Giorgio Vasari]] XVI. mendeko artista eta biografoak, gazte galai gisara aurkezten dute, ingurukoen begirunea bereganatzen zuen hizlari atsegin bezala. Legenda asko sortu dira haren figuraren inguruan, eta horietako bat izan liteke Clark Kenneth-ek bere “Leonardo Da Vinci” lanean kontatzen duen bezala, Leonardo gazteak merkatuan txoriak erosten zituela gero, aurrez kendu zitzaien askatasunera itzultzeko.
Amarekin pasa zituen aurreneko urteak, baina Antonio di Piero Buti del Vacca da Vinci-rekin ezkondutakoan, aitaren familiaren etxean hartu zuten. Aita, Albiera degli Amadori, Florentziako familia aberats bateko alabarekin ezkonduta zegoen, eta Leonardo legezko oinordekotzat sekula onartu ez bazen ere, harreman ona izan zuen bere aitaren emazte horrekin, nahiz eta oso gazte hil. Gerora, har enaita lau aldiz ezkondu zen eta beste hamar seme eta bi alaba izan zituen, legezko oinordekotzat denak. Leonardo aitaren azken emaztearekin ere harreman ona izan zuen: halaxe erakusten du behintzat hari bidalitako eskutitz batean tratatzen duen erak.
=== Verrocchioren lantegian ===
|