Pluton (planeta nanoa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
117. lerroa:
 
[[Clyde Tombaugh]] astronomoak aurkitu zuen [[1930]]ean, [[Arizona]]ko (Ameriketako Estatu Batuak) [[Lowell Behatokia|Lowell behatokitik]], [[Neptuno (planeta)|Neptunoren]] orbita azaltzearren ''X planeta'' baten bila ari zela. Plutonen orbita-eszentrikotasun handiak eguzkitik hurbilen dagoen zortzigarrena bihurtzen du orbitaren zati batean; hau da, Neptunoren orbita zeharkatzen du aldizka: azken aldiz, 1979ko otsailaren 7tik 1999ko otsailaren 11ra bitartean.
 
== Aurkikuntza ==
[[1840ko hamarkada]]n [[Urbain Le Verrier]]ren [[mekanika newtondar]]a eabili zuen oraindik ezaguna ez zen [[Neptuno]] planetaren posizioa aurreikusteko, [[Urano]]ren orbitan zeuden perturbazioak aztertuta<ref>{{Erreferentzia|izena=Ken|abizena=Croswell|izenburua=Planet quest: the epic discovery of alien solar systems|argitaletxea=Free Press|hizkuntza=English|data=1997-01-01|url=https://www.worldcat.org/search?qt=wikipedia&q=isbn:9780684832524|isbn=0684832526|sartze-data=2017-03-19}}</ref>. [[XIX. mende]]aren bukaeran egindako Neptunoren behaketatik ondorioztatu zen Urano bera Neptuno baino urrunago zegoen beste planeta baten eragin grabitatorioa zuela.
 
1906an [[Percival Lowell]]ek bederatzigarren planetaren bilaketa hasi zuen, "[[X Planeta]]" izenarekin<ref>{{Erreferentzia|izena=Clyde W.|abizena=Tombaugh|izenburua=The Search for the Ninth Planet, Pluto|orrialdeak=73|data=1946-01-01|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/1946ASPL....5...73T|aldizkaria=Leaflet of the Astronomical Society of the Pacific|zenbakia=5|issn=0004-6272|sartze-data=2017-03-19}}</ref>. 1909an Lowell eta [[William H. Pickering]]ek hainbat koordenatu zeleste proposatu zituzten planeta horrentzat<ref>{{Erreferentzia|izena=William Graves|abizena=Hoyt|izenburua=W. H. Pickering's Planetary Predictions and the Discovery of Pluto|orrialdeak=551–564|data=1976-12-01|url=http://www.journals.uchicago.edu/doi/10.1086/351668|aldizkaria=Isis|alea=4|zenbakia=67|issn=0021-1753|doi=10.1086/351668|sartze-data=2017-03-19}}</ref>. Lowellek bere behatokitik egin zituen hainbat bilaketa, ahalik eta 1916an hil zen arte, baina ez zuen emaitzarik lortu. Lowellek ez zekien [[1915]]eko [[martxoaren 19]]an eta [[apirilaren 7]]an egindako argazkietan Pluton bera agertzen zela, eta ez zutela ondo identifikatu<ref>{{Erreferentzia|izena=Mark|abizena=Littmann|izenburua=Planets beyond: discovering the outer solar system|argitaletxea=Wiley|hizkuntza=English|data=1990-01-01|url=https://www.worldcat.org/search?qt=wikipedia&q=isbn:047151053X|isbn=047151053X|sartze-data=2017-03-19}}</ref>. Aurkikuntzaren aurretik beste hamalau behaketa daude non Pluton, jakin gabe, ikusi zuten, zaharrena 1909ko abuztuaren 20an [[Yerkes Behatokia|Yerkes Behatokitik]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Greg|abizena=Buchwald|izenburua=Pluto is Discovered Back in Time|orrialdeak=355|abizena2=Dimario|abizena3=Wild|izena2=Michael|izena3=Walter|data=2000-01-01|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/2000ASPC..220..355B|zenbakia=220|isbn=10503390|sartze-data=2017-03-19}}</ref>.
 
Percivalen alarguna zen [[Constance Lowell]]ek hamar urteko eztabaida legala hasi zuen bere senarraren legatuaren inguruan, eta X Planetaren bilaketari ez zitzaion berrekin 1929. urterarte. [[Vesto Melvin Slipher]], [[Lowell Behatokia|Lowell Behatokiko]] zuzendariak, 23 urteko [[Clyde Tombaugh]] astronomoari eman zion, bere marrazki astronomikoek txundituta.
 
Tombaughen lana sistematikoki zeru zati bereko argazki bikoteak aztertzea zen, bertan aztertzeko ea objeturen bat bere posiziotik aldatu ote zen. Konparatzeko makina bat erabilita, azkar begiratu zezakeen aurrera eta atzera egiten argazki bikoteak, objetuen mugimendu ilusioa sortuz.
 
[[1930]]ko [[otsailaren 18]]an, urte bete bilaketan igaro ostean, Tombaughek urtarrilaren 23 eta 29an hartutako bi plaketako objetu bat mugitzen ari zela ikusi zuen. Urtarrilaren 21ean egindako kalitate txikiagoko plaka batek aurkikuntza bermatu zuen. Argazki berriak atera ostean, aurkikuntza [[Harvard College Behatokia|Harvard Collegeok Behatokira]] bidali zen [[1930]]ko [[martxoaren 13]]an.
 
== Erreferentziak ==