Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''[[Mondragon Unibertsitatea]]ren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea'''ri deritzo '''HUHEZI'''. Horren ernamuina, berriz, Eskoriatzako '''Irakasle Eskola''' izan zen, '''[[1976]]an''' sortu zena euskal maisu-maistrak prestatzeko, artean irakasle euskaldunen eskaria baitzegoen puri-purian, [[ikastola]] mugimenduarentzat.
 
== Ikasketak ==
 
Gaur egun hiru karrera egin daitezke HUHEZIn: '''Irakasle ikasketak''', '''Psikopedagogia''' eta '''Ikus-entzunezko Komunikazioa''', nahiz eta bigarren zikloan '''Humanitate-Enpresa''' ere irakasten den. Hori guztia [[Eskoriatza]]n, [[Gipuzkoa]]n, nahiz eta Psikopedagogia, hainbat master eta graduondo on line egin daitezkeen, ikaslea etxetik mugitu barik.
 
== HUHEZIren historia ==
 
* '''[[1976]] - Irakasle Eskola.''' Euskarazko irakaskuntzak aurrera egitekotan irakasle tituludunak behar zituela ikusita, Hezibide elkarteak Irakasle Eskola sortu zuen [[Eskoriatza]]n ([[Gipuzkoa]]); elkarte horrek batzen zituen [[Debagoiena|Debagoieneko]] hezkuntza kooperatibak. Hasieran, ofizialtasunik gabe, Irakasle Eskola [[Salamancako Unibertsitate Pontifizioa]]ren gela moduan hasi zen eskolak ematen.
 
* '''[[1978]] - Onarpen ofiziala.''' Hezkuntza Ministerioak onartu egin zuen Eskoriatzako Irakasle Eskola, aurrerantzean [[Bilboko Unibertsitatea]]ri atxikita egongo zena.
 
* '''[[1979]] - Lehen promozioa.''' 39 irakasle irten ziren urte hartan irakasle diplomarekin.
 
* '''[[1980]] - Irakasle Eskola, kooperatiba.''' Zegoen ingurunean zegoela txertatuta, urrats logikoa egin zuen eskola kooperatiba bihurtuta.
 
* '''[[1981]] - Lehen promozioa titulurik gabeko irakasleetan.''' Urte hartan 147 maisu-maistrak eskuratu zuten titulua, euskara irakasten titulu barik ibilita [[ikastola|ikastoletan]] edo herri eskoletan. Guztira, titulurik gabeko 700 maisu-maistrak amaitu zituzten ikasketak Eskoriatzako Irakasle Eskolan.
 
* '''[[1984]] - Dokumentazio zentroa sortu zen haurren gainean.''' Eskola hasi zen dokumentazioa biltzen, antolatzen eta zabaltzen sei urte arteko haurren gainean.
 
* '''[[1985]] - Programa ikasleak birgaitzeko.''' [[Eusko Jaurlaritza]]ren Hezkuntza Sailarekin batera, Eskoriatzako Irakasle Eskola hasi zen ikastaro bereziak antolatzen, egunean jartzeko lanean ari ziren irakasleak. Jakingarriak aldizkaria sortu zen.
 
* '''[[1988]] - Bideo didaktikoak.''' “Piti gaztagile” egin zen, lehen bideoa bideo bilduma batean helburu didaktikoekin egina.
 
* '''[[1990]] - Euskararen normalizazioa administrazioan.''' Irakasle Eskolak ikastaro bereziak antolatu zituen, hizkuntza eskakizunik jasoenak lantzeko euskal administrazioko funtzionarioek.
 
* '''[[1992]] - Ikasliburugintzan.''' Dozena bat liburu argitaratu ziren, euskarazko irakaskuntzan ikasliburuak behar zirela-eta.
 
* '''[[1996]] - Hezkuntza Berezia.''' Hezkuntza Berezia espezialitatea sortu zen, profesionalak prestatzeko haurrekin lan egin dezaten, hezkuntza premia bereziak dituztenekin.
 
* '''[[1997]] - Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.''' Eskoriatzako Irakasle Eskola [[Mondragon Unibertsitatea]]n sartu zen, eta bertako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bihurtu, HUHEZI. Horrekin batera, lizentzia bat sortu zuen Humanitateak-Enpresa izenekoa.
 
* '''[[1999]] - Eraikin berria.''' Hasierako eraikina txiki geratu zela-eta, Gizabidea fundazioak alboko San Viator eraikina ([[XVII. mendea|XVII. mendekoa]]) erosi zuen HUHEZIrentzat. Urte horretan fakultateak “Enpresa Proiektuen Zuzendaritza” masterra sortu zuen.
 
* '''[[2000]] - Psikopedagogia lizentzia.''' Lizentzia moduan sortu zen bigarren zikloan, hobeto erantzuteko sor daitezkeen arazoei irakaskuntza eta gizarte eleaniztunetan.
 
* '''[[2001]] - On line ikasketak.''' Sarean ipini ziren Psikopedagogia ikasketak eta master bat. Halaber, ikasketak bukatu zituen lehen promozioak Humanitateak-Enpresan. Urte berean, bi master gehiago eratu ziren: Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiak Formazioan eta Hezkuntza Zuzendaritzan.
 
* '''[[2002]] - Eskuhartze Psikopedagogikoa.''' Psikopedagogia ikasketen barruan antolatu zen.
 
* '''[[2003]] - Mendeberri proiektua ezarri.''' Arazoetan Oinarritutako Irakaskuntza hasi zen aplikatzen modu sistematikoan Irakasle ikasketen lehen mailan.
 
* '''[[2004]] - Pertsona eta Talde Garapena.''' Gestio unitate bat sortu zen izen horrekin. Halaber, sortu ziren Informaziorako eta komunikaziorako Giza Zientziak. Urte horretan hasi zen irakasten Prestakuntza Pedagogikorako ziurtagiria.
 
* '''[[2005]] - Ikus-entzunezko komunikazioa.''' Lau urteko lizentzia.
 
== Institutuak ==
51. lerroa:
Lankidetzaren ikertegia da Lanki, eta Eskoriatzan du etxea, HUHEZIn bertan. Hamar lagunek osatzen dute, eta horien egitekoa da kooperatibak eta autoeraketa ikertzea, eta hortik gogoeta nahiz prestakuntza eskaintzea kooperatibei.
 
Lankiren ernamuina izan zen '''Kooperatibismoaren Unibertsitate Institutua''', 1998an sortua. Pare bat urte geroago, institutua birmoldatu eta Lanki sortu zen. Azken sei urteotan lan handia egin du Lankik barrura begira, mintegi lana egiten. Horren emaitza da gaurko taldea, hamar lagunek osatua, jende gaztea eta ondo prestatua.
 
====Lan ildoak====
 
Gaur egun, honako lan hauek ditu Lankik esku artean:
 
* '''Testigantza proiektua.''' Aztertzen du Arrasateko kooperatiba esperientziako protagonista handienen diskurtsoa. Beharrezkoa, kooperatiba prestakuntza berri bat egiteko.
* '''Argitalpenak.''' Zazpi liburu argitaratu ditu, eta beste hiruzpalau, bidean.
* '''MCCren esperientziaren zentzua.''' Gogoeta bat egin da MCCren kooperatiba guztietan, korporazioak bultzatuta. Lankik eraman du horren ardura teknikoa.
* '''Interkooperazioa Hirugarren Munduarekin.''' Mundukiderekin batera.
* '''Ikastaroak.''' Eta horiekin batera, mintegiak, ikerketa txikiagoak, enkarguzko liburuak…
 
====Geroa====
 
Bi kezka nagusi ditu Lanki Ikertegiak gerora begira: master bat prestatzea, erreferente izan nahi duena kooperatibismoaren inguruan. Eta bigarrenik, bultzatzea eta elikatzea kooperatiba prestakuntza bai MCCn eta baita M.U.n ere.
76. lerroa:
HEZIk bi eremu lantzen ditu batez ere: unibertsitate eremua eta unibertsitatez kanpokoa, hezkuntza arautua eta ez arautua. Bide horretan, hiru lan ildo ireki ditu: Ikerkuntza, Prestakuntza eta Jendarteratzea.
 
* '''Ikerkuntza aplikatua''' egiten du batik bat, eta zerikusia du ikasgeletan zelan gauzatzen diren eredu berriak eta prestakuntzarako baliabideak.
** Gizartea aztertu eta prestakuntzan agertzen diren beharrak antzeman.
** Curriculuma antolatu.
** Ikaskuntza-irakaskuntza antolatu.
* '''Formazioa.''' Alor horretan hainbat lan egiten du: diagnostikatu zer behar dauden prestakuntzarako, diseinatu prestakuntza planak eta kudeatu informazioa.
* '''Zabalkundea,''' bi agerkariren bidez: Mendeberriak eta Jakingarriak.
 
== Kanpo loturak ==