«Momo (eleberria)»: berrikuspenen arteko aldeak

aldaketa txikiak
(aldaketa)
(aldaketa txikiak)
 
== Pertsonaiaren ezaugarriak ==
''Momo'' [[Erroma]] kanpoaldeko anfiteatro suntsitu batean bizi den neskatxa umezurtz bat da. Oso lagunkoia da, hitz gutxikoa eta entzule ona, entzute hutsarekin bere lagunen arazoak identifikatzen baititu, eta hauei ohartarazi arazo horien soluzioez. Nahiz eta baliabide gutxiko neska izan, pozik bizi da lagun asko dituelako eta ez dagoelako inoiz bakarrik. Grisezko gizonentzat etsai nagusia da bera. Umea izanik, denbora galtzeko sentsazio hori inoiz ez dute sentitzen haurrek, gure protagonista horrelakoa eta izaera berezikoa izanik, grisezko gizonak horren beldur egoten dira eleberrian, ez baitute inor egoterik nahi euren eredu kontsumista horretatik kanpo, bera dagoen bezala.
 
''Momo'', grisezko gizonen etsai nagusi bilakatzen da, umeek ez baitute denboraren eta negozioen pertzepziorik, batez ere ''Momok''. Honek denbora galdu arazten dio gizaki orori, arazoak entzuten baititu eta horrek berarekin dakar denbora asko igarotzea, hain juxtu ere, grisezko gizonei komeni ez zaiena.
 
''Momo'', argia eta ausarta ere bada, Casiopea dortokaren laguntzarekin grisezko gizonen diktadurarekin amaitzen saiatuko delako, denboraren iturburura joan eta gizaki orori galdutako denbora guztia itzuliz akabatuko duelarik grisezko gizonekin.
 
== Liburuaren interpretazioa ==
Esan dugun bezala, eleberri honek garai hartako gizartea ongi isladatzen duenez, arazoak izan zituen Michael Endek argitaratzeko. Arazo guzti horiekin, 1973 an argitaratu eta urtebete beranduago alemaniako Haur eta Gazte Literatura irabazi zuen.
 
Bestalde, nahiz eta ''Momo'' izenez ezagutzen den, bere jatorrizko izena alemanieraz “Momo“''Momo'' oder Die seltsame Geschichte von den Zeit-Dieben und von dem Kind, das den Menschen die gestohlene Zeit zurückbrachte” da.
 
== Momo pelikula ==
''Momo'' pantaila handira eramana izan zen 1986 an, baina ez zuen arrakasta handirik izan.
 
== Beste pertsonaia garrantzitsuak: ==