Besahezur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
15. lerroa:
}}
 
'''Humeroa''' edo '''besahezurra''' besoan(latinez, dagoenhumerus) hezurgoiko luzeagorputz adarreko hezurrik luzeena da, sorbaldatik ukondora joaten dena eta anatomikoki [[omoplato|eskapula]] eta [[erradio (hezurra)|erradioa]] lotzen dituena. Goiko gorputz adarren atala da.
 
Humeroaren goiko [[Epifisi|epifisia]] [[Eskapula|eskapularekin]] giltzatzen da, sorbaldako [[Giltzadura|giltzaduraren]] bitartez eta beheko epifisia, ordea, [[Kubitu|kubito]] eta [[Erradio (hezurra)|erradioarekin]] ukondoaren gltzaduraren bitartez.
 
==Deskribapen anatomikoa==
===Hurbileko epifisia===
* '''Burua''': forma erdi-esferikoa duen aurpegi artikularra dauka, zeina eskapularen barrunbe glenoideoarekin giltzatzen dena.
* '''Lepo anatomikoa''': tuberkulu nagusiaren eta txikiaren artean kokatzen da.
* '''Lepo kirurjikoa''': muskulu eskapulahumeralen ezarpen tokia da.
* '''Tuberkulu nagusia''': muskulu desberdinak ezartzen dira: arantza gaineko muskulua, arantza azpiko muskulua eta muskulu biribil txikia.
* '''Tuberkulu txikia''': eskapula azpiko muskuluaren ezarpen tokia da.
* '''Tuberkulu arteko ildoa''': bi tuberkuluen arteko espazioa da.
 
===Diafisia===
* '''Humeroaren gorputza''': hezurraren bi epifisien artean kokatzen da. Aurre-erdiko, aurre-alboko eta atzeko aurpegiak dauzka. Aurre-erdiko eta aurre-alboko aurpegiak batzen diren tokian, aurreko ertza dago. Aurre-erdiko eta atzeko aurpegiak batzen diren tokian, erdiko ertza dago. Aurre-alboko eta atzeko aurpegiak batzen diren tokian, alboko ertza dago.
* '''Nerbio erradialaren ildoa''': atzeko aurpegian aurkitzen da, eta bertatik nerbio erradial komuna eta barneko arteria brakiala igarotzen dira.
* '''Alboko ertza''': hezurraren alboko aldean kokatzen da eta bere hurbileko herenean deltoide tuberositatea aurkitzen da, deltoide muskuluaren ezarpen tokia dena.
 
===Urruneko epifisia===
* Kondiloa: humeroaren alde distaleko gunea da, non kapitulua, troklea eta hobi koronoide, oleokraneal eta erradialak aurkitzen diren.
* Kapitulua: hezurraren alboko aldean kokatuta dago eta erradioaren hobitxo artikularrarekin lotzen da.
* Troklea: erdiko aldean dago eta kubitoaren troklea muxarradurarekin lotzen da.
* Hobi koronoideoa: kubitoaren irtengune koronoidearekin lotzen da.
* Hobi olekraneala: kubitoaren olekraneoarekin lotzen da.
* Hobi erradiala: erradioaren buruarekin lotzen da.
* Erdiko epikondiloa: troklearen goialdean kokatzen den luzapena da.
* Alboko epikondiloa: kapituluaren goialdean kokatzen den luzapena da.
 
 
 
 
 
 
 
 
== Atalak ==