Bularreko minbizi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
158.227.95.7 (eztabaida) wikilariaren 5821128 berrikuspena desegin da for test use Wikipedia:Sandbox
166. lerroa:
Haurdunaldian zehar minbizia izateko eta haurdun egon gabe izateko aukerak berdinak dira. Bularreko minbizia ohikoagoa da erditu eta 5-10 urte pasatzean, baina hortik aurrera gainerako populazioak baino aukera gutxiago egongo dira. Minbizi hauek post-erditze minbiziak dira eta garapen okerragoa dute bularreko minbizi arruntekin konparatuz.
 
Haurdun dagoen emakume batean bularreko minbizia aurkitzea zaila da batetik sintomak haurdunaldiari egozten zaizkiolako beti. Ondorioz, estadio altuetan aurkitu ohi dira bularreko minbiziak haurdunetan. Minbizia ikusteko erabilitako teknikak fetua ez kaltetzeko erresonantzia magnetikoak, CT eskanerrak eta [[Ultrasoinu|ultrasoinua]]<nowiki/>kultrasoinuak dira besteak beste.
 
Tratamendua normalean haurdun ez dauden emakumezkoen berdina da. Hala ere, erradiazioa ekiditu egiten da umea jaio arte. Batzuetan erditze goiztiarrak egiten dira ama tratatu ahal izateko. Ebakuntza normalean teknika segurua da baina, beste tratamendu batzuek, esaterako kimioterapiak, fetuan defektuak egotea eta abortua eragin dezakete. Apropos egiten diren abortuek ez dute amaren biziraupena bermatzen; hortaz, ez dira egiten.