Antzinaroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
87.222.45.66 (eztabaida) wikilariaren 5821088 berrikuspena desegin da
2. lerroa:
'''Antzinaroa''', [[Europa]]ko [[historia]]n, [[Historiaurre]]aren eta [[Erdi Aroa]]ren artean [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] inguruan garatutako [[zibilizazio]]en garaia da. Idazkerak ematen dio hasiera garai honi, K. a. IV. milurtekoan [[Antzinako Egipto|Egipton]] eta [[Mesopotamia]]n sortu baitzen. Eskuarki, Antzinaroaren amaieratzat jotzen da [[Antzinako Erroma|Erromatar Mendebaldeko Inperioko]] azken enperadorearen erorketa (K. o. [[476]]. urtea). Dena den, hainbat historialarik data hori aurrera edo atzera mugitzen dute (K. o. 300-600 artean).
 
[[Antzinako Grezia]]n eta [[Antzinako Erroma|Erroman]] Europako lehendabiziko zibilizazio letradunak anaizan ziren. Garai horietan, gaur egungo Europaren sustraiak sortu ziren: Greziakoak dira ezagutzen ditugun [[filosofia]], [[arte]]a eta [[historia]] bera ere; erromatarrak, berriz, [[zuzenbide]]a, [[alfabeto]]a eta hizkuntza andana ([[hizkuntza erromantzeak]] hain zuzen ere), besteak beste. Halaber, [[kristautasun]]a hasi zen hedatzen. Prozesu motela eta luzea izan arren, urte askotan Europako ikurretako bat erlijio hori (edo erlijio horren mota bat) bilakatu zen.
 
[[Erromatar Inperioa]]k [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] inguruko lurraldeak batu zituen, Europan egungo [[Portugal]]dik [[Turkia]] arte. K. o. lehendabiziko bi mendeetan ez zuen etsai arriskutsurik ezagutu, eta mugen barruan bakea (''[[Pax Romana]]'') ezarri zen. Hala ere, barneko borrokak eta kanpoko inbasioak zirela medio, [[Erromatar Inperioaren gainbehera|Europako Mendebaldean Erromako boterea desagertu zen]]. Ekialdean, [[Konstantinopla|Konstantinopolis]] hiriburua, Inperioak aurrera egin zuen beste milurteko batez.