Polimerizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Konposatu (monomero) baten molekulak elkarrekin konbinatuz makromolekula (polimeroa) eratzen den erreakzioa. Horrelako erreakzioei polimerizazio-erreakzio edo polimerizazio-prozesu deritze.
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «thumb|350px|[[Estirenoa poliestirenoan bihurtzeko polimerizazioa.]] '''Polimerizazioa''' molekula nahiko xume eta arrunten kopuru handi bat e...»
(Ez dago alderik)

09:32, 15 martxoa 2017ko berrikusketa

Polimerizazioa molekula nahiko xume eta arrunten kopuru handi bat elkartu eta kate edo sare egiturako makromolekulak eratzeko gertatzen den erreakzio kimikoa da.

Estirenoa poliestirenoan bihurtzeko polimerizazioa.

Erreakzio horiek berez gertatzen dira landareetan, eta zelulosa, almidoia, proteinak eta abar eratzen dira. Industrian egiten diren polimerizazioak katalizatzaileak bertan direla eta beroaren, argiaren edo presioaren eraginpean gertatzen dira. Elkartzen diren molekula xumeak monomeroak dira eta eratzen den makromolekula, polimeroa; estirenoa, adibidez, poliestirenoaren monomeroa da.

Erretxina sintetikoak, gasolina, labaingarriak, nylona, polietilenoa, neoprenoa eta akrilikoak, adibidez, gutxi batzuk aipatzearren, azken 60 urte hauetan polimerizazioz lortutako gaiak dira. Polimerizazio teknika ugari erabiltzen dira, eta erreaktiboek egoera desberdinetan daudela erreakzionatzen dute kasu bakoitzean: gas egoeran, disoluzioan, suspentsioan, emultsio eran eta abar. Teknika hauetako batzuetan beharrezkoa da peroxido erako katalizatzaileak erabiltzea.

Erreferentziak