Wikipedia:Txokoa/2006ko martxoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Barrie (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
 
GORA ESPAINIA!
1. lerroa:
GORA ESPAINIA!
2006 urteko martxoan, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.
 
== Beste hizkuntzak ==
 
Zalantza bat daukat artikulu guztietan agertzen diren beste hizkuntzetarako loturak direla-eta (ezker zutabeko "Beste hizkuntzak" atala). Nola egin behar da beste hizkuntzek euskarazkoari erreferentzia egiteko? Nik euskaraz artikulu berri bat sortzen dudanean, beste hizkuntza guztietarako loturak gehitzen ditut, baina orain beste hizkuntza guztiek nire artikulua erreferentziatzea falta zait. Esate baterako, bada denbora [[XHTML]] artikulua sortu nuela eta beste hizkuntzek ez dute honekiko erreferentzia. Horretarako bot-en bat existituko zela uste nuen, baina ez dakit horrela den. Norbaitek ba al daki?
:Berez, eskuz ezarri behar dira wikipedia bakoitzean. Baina "gehienetan, ingeleseko wikipedian ezarriz, beste guztietan bot batek ezartzen ditu". Komiletan ipini dut, zeren ez da beti gertatzen. Beraz, eskuz egin beharreko lana da. [[lankide:Kabri|Kabri]], [[Lankide_eztabaida:Kabri|(erantzunak hemen)]] 15:14, 6 Martxoa 2006 (UTC)
 
== Babel txantiloiak ==
 
Zer egin behar da babel txantiloi berriak sortzeko? Nahikoa al da txantiloia sortzea eta kitto? Suposatzen dut zerbait egin beharko dela kategoriekin etab. Gauza da oraindik asko egin gabe daudela, eta gustatuko litzaidake baten bat egitea. [[Lankide:Keta|Keta]] 15:34, 8 Martxoa 2006 (UTC)
:Txantiloiak sortzeaz gain kategoriak sortu behar dituzu. Gainera txantiloiak beste hizkuntzetako wikietatik ekartzean txantiloiertara loturak ondo jarri behar dira. Sortu beharreko kategorien adibide
::Kategoria:Hizkuntzaren arabera - Gaztelania
:::Kategoria:Hizkuntzaren arabera - Gaztelania hizkuntza ama
:::Kategoria:Hizkuntzaren arabera - Gaztelania maila aurreratuan
:::Kategoria:Hizkuntzaren arabera - Gaztelania maila ertainean
:::Kategoria:Hizkuntzaren arabera - Gaztelania oinarrizko mailan
 
:Lehenengoa '''Kategoria:Hizkuntzaren arabera''' kategoriaren azpi-kategoria izanik. Ez dakit zerbait argitu dizudan. Ateratzen ez bazaizu egin txantiloiak eta gero nik jarriko ditut ondo loturak eta kategoriak. Horrela egin nahi baduzu jarri nire eztabaidan zein txantiloi egin dituzun nik errebisatzeko. Hizkuntzen izenak [[Wikipedia:Babel]]en euskaltzaindiaren zerrenda baten arabera daude, hortaz hori litzateke erabili beharreko izena, geheienetan gutxienez. --Ondo izan, [[Lankide:Unaiaia|Unaiaia]] ([[Lankide eztabaida:Unaiaia|¿iritzirik?]]) 17:04, 8 Martxoa 2006 (UTC)
::[[:Kategoria:Hizkuntzaren arabera - Esperantoa|Esperantoarena]] egin dut, espero dut ondo egotea. Eskerrik asko! [[Lankide:Keta|Keta]] 15:14, 9 Martxoa 2006 (UTC)
:::Epa denoi. Ez duzue uste "hizkuntza ama" izan ordez "ama hizkuntza" izan beharko duela? Ze berez Euskara, Gaztelera eta Esperantoa hizkuntzak dira, ez "amak"... Bestela, "lehen hizkuntza" ere esan dakioke, orain amak ez baitu bermatzen lehen hizkuntzaren transmisioa... Zuen esku. —[[Lankide:Josugoni|josugoni]] ([[Lankide Eztabaida:Josugoni|hemen idatzi]]) 16:04, 9 Martxoa 2006 (UTC)
Bai, hobe da lehen hizkuntza ipintzea. [[lankide:Kabri|Kabri]], [[Lankide_eztabaida:Kabri|(erantzunak hemen)]] 17:43, 9 Martxoa 2006 (UTC)
::::Nik nahiago det ama hizkuntza, edo hizkuntza ama, baina ez lehen hizkuntza. Nire kasuan adibidez euskara eta gaztelera biak dira ama hizkuntzak, eta ez diot bata zein besteari lehentasunik ematen. --Ondo izan, [[Lankide:Unaiaia|Unaiaia]] ([[Lankide eztabaida:Unaiaia|¿iritzirik?]]) 09:46, 10 Martxoa 2006 (UTC)
 
== Bultzatu dezagun euskara!!! ==
 
Iepa euskal herritarrok. Orain dela gutxi ezagutu dut euskal wikipedia eta oso interesgarria iruditzen zait. Ikusten dudanez Euskal Herriko herri asko eta asko informaziorik gabe daude, baina nire ustez komeni da hor egotea jendeak pixkanaka bete ditzan. Nik nire aldetik Berastegi nahiko itxuroso jartzeko asmoa dut, ea bakoitzak bere herria betetzen dugun!
Ea besteen inbidiarik gabeko wikipedia bat lortzen dugun euskaldunentzat. Izan ere, ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena? Eongo gatxik
 
== Bozketa orria ==
 
Kaixo Wikipediazaleok, Wikipediako gaiekin ditugun arazoak konpontzeko, bozkaketa orri bat [[Wikipedia:Bozketak]] duzue. Hemen proposamenak demokratikoki erabakiko ditugu. Dagoeneko lehenengo bozketa abian ipini dugu. Ez ahaztu zure iritziak asko balio duela! Ongi izan. [[Lankide:Kabri|Kabri]], [[Lankide_eztabaida:Kabri|(erantzunak hemen)]] 15:32, 27 Martxoa 2006 (UTC)