Connemara gure bihotzetan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
58. lerroa:
Egunerokoaren atal hori aterpetxean irakurtzean, Txema galdurik eta noraezean geratzen da, Eider gorrotatuz eta aldi berean ahaztu ezinik. Ingurura begiratu eta aterpetxeko harreran bertako bezeroei hartutako argazkien artean Rocio eta Eider elkarrekin irrifartsu dauden argazki bat ikusten du. Obsesioa sortzen zaio argazki hori eskuratzeko, baina harrerako neskak ez dio horretarako aukerarik ematen.
 
=== DingleOñati ===
 
Bere egunerokoan azaltzen duenez, kostaldean dagoen [[An Daingean|Dingle]] hirira heltzen da Eider, ijito familia baten karabanan. Bertan amesten duen Irlandaren arrastoak aurkitzen hasten da, hango paisaiak bizikletaz dastatuz eta bertako jendearekin hizketan. Gauez aterpeko jendearekin parranda egitera joaten da. Taberna batean, Rociok Killarneyn ezaguturiko koadrilakoa den Duncan eta Ralph hurbiltzen zaizkio. Ipar Irlandakoak dira eta gazteak drogetatik urruntzeko jarduerak antolatzen dituen talde batean aritzen dira. Eiderrek ez ditu oso gogoko. Bapatean, borroka sortzen da Eiderren aterpekideen eta Duncanen lagunen artean, baina berehala bukatzen da. Biharamonean, Dingleko uretan dabilen [[izurde]] famatua ikusi nahian abiatzen da, baina ezin. Ondoren, Irlandako politikari buruzko hitzaldi baten iragarkia irakurtzen du. Hara joatea erabaki eta paseatzen duen bitartean, bezperako Ralph inguratzen zaio ligatzeko ustezko asmoarekin, baina Eiderrek pikutara bidaltzen du. Hitzaldiaren ordua iritsita, bertan behera geratzen dela ematen da aditzera, bertan egon daitekeen [[bonba]] bat dela eta, Irlanda askearen aurkakoak diren orangista izenekoak jarritakoa. Irtenbide moduan, hitzaldiko beste lagunekin ondoko taberna batean egingo dutela adosten da. Berehala, bonba lehertu egiten da. Eiderrek IRA erakundearekiko jakinmin eta lilura aipatzen du, egunerokoaren atalari bukaera emateko.