Gabriel Urralburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
28. lerroa:
Nafarroako sozialistak [[PSE-EE]]ren barnean izan ziren [[1982]] arte, non [[Nafarroako Alderdi Sozialista|PSN]] sortu zen. Lehen Idazkari Orokorra Gabriel Urralburu hautatu zuten.
 
[[Nafarroako Parlamentua|Nafarroako Parlamenturako]] lehen hauteskundeetan, [[1983]]an, PSOEren zerrendaburua izan zen berriro. Gobernua osatu ahal izanda, Nafarroako lehen lehendakari bilakatu zen. Hurrengo hauteskundeetan ([[1987]]an) berriz irabazi zuen, eta berriz osatu zuen gobernua. Hurrengoetan ([[1991]]n), halere, 19 eserleku lortu arren (orain arte PSNk inoiz eskuratu duen kopuru handiena), oposiziora igaro behar izan zuen, [[Juan Cruz Alli]]ren [[UniónNafar delHerriaren Pueblo NavarroBatasuna|UPNk]] 20 erdietsi baitzituen. Izan ere, Nafarroako eskuin osoa zerrenda berean aurkezten zen lehen aldia baitzen.
 
Hurrengo urteetan ustelkeria egotzi zioten Urralbururi, obra publikoak esleitzearen truke dirua jasotzeagatik. Hori dela eta, [[1998]]an Nafarroako Entzutegiak 11 urteko kartzela-zigorra eta 780 miloi pezetako isuna ezarri zizkion. [[2001]]eko martxoan, aldiz, [[Espainiako Auzitegi Nazionala]]k espetxealdia 4 urtetara murriztu zuen. Auzi berean, Urralbururen emaztea, [[Antonio Aragón]] (Obra Publikoen kontseilaria), honen emaztea, [[Luis Roldán]] ([[Guardia Zibila]]ren zuzendaria) eta [[Jorge Esparza]] diruzaina ere kondenaturik suertatu ziren.