Novalis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
Novalis familia [[erreforma protestantea|protestante]] batean jaio zen; aita lurjabe txikia zuen, eta [[pietismo]]ari jarraituz hezi zuten. Gorpuzkeraz txikia eta ahula zen, eta horrek eragin handia izan zuen haren bizitzan eta obran, heriotzari eman zion garrantzian batez ere.
 
Lehenengo ikasketak irakasle pribatu batekin egin zituen. Ondoren, zuzenbide eta filosofiako ikasketak hasi zituen [[Jena]]ko Unibertsitatean (1790), eta [[Johann Gottlieb Fichte|Fichte]] eta [[Friedrich Schiller|Schiller]] izan zituen irakasle. [[Leipzig]]era joan zen, gero, natura-zientziak ikastera, eta han [[August Wilhelm Schlegel|Schlegel]] ezagutu zuen; harenlehen olerkiek hiruren eragina dute. [[Immanuel Kant|Kanten]] eta Fichteren filosofiaren oinarriak ezagutu zituen Leipzigen. Azkenik, [[Wittenberg]]era joan zen 1793an, ikasketak osatzera.
 
1794-1795 bitartean 14 urteko neska gazte batekin (Sophie von Kühn) maitemindu zen, eta ezkontzeko hitza eman zioten elkarri, baina 1797an emaztegaia hil egin zitzaion. Maitea oso gaixorik zegoela, Jenara joan zen hura ikustera, eta orduan hasi zen erromantikoekin harremanetan. Lehen emaztegai haren heriotzak are eragin erabakigarriagoa izan zuen Novalisen obran: emakume ezin hobearen iruditzat hartu zuen, eta melankoliaz kutsatu zuen bere obra.