Conan O'Brien [[Massachusetts]] estatuko Brookline udalerrian jaio zen ([[Boston]] hiriko auzunea). [[Irlanda]]r jatorriko familia batetik dator, ''Late Night'' saioko atal batean O'Brienek [[KerrykoKerry konderria|Kerry konderrira]] joateko bidaia ordaindu zuen, berak zioenez bere arbasoak konderri hartakoak baitziren. Sei seme-alabetatik hirugarrena da (bi alaba eta lau seme). Bere aita Thomas O'Brien doktorea zen, ''Brigham and Women's'' ospitaleko ikerkuntzarako medikua eta [[Harvard Unibertsitatea|Harvardeko]] medikuntza eskolako irakaslea, gaisotasun kutsakorretan espezializatua. Aldiz, bere ama Ruth O'Brien (jaiotze edo ezkongabeko abizena: Reardon), [[Boston]]go ''Ropes & Gray'' etxeko lege kontseilaritzako kide zen. Jane bere arrena komedietako gidoilari eta ekoizlea da.